‘Valtonyc’ kantaria aske utzi du Belgikako justiziak

  • Josep Miquel Arenas Valtonyc abeslaria behin behinean libre geratu da Flandriako epaitegi baten aginduz, inolako kautelazko neurririk gabe.


2018ko uztailaren 05ean - 15:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abeslariak berak iragarri du bere Twitter kontuan aske geratu dela: "Gaur egun handia da. Espainiak jadanik ez du mundialean jokatzen, baina nik final laurdenetan jarraitzen dut", esan du ironia erabiliz.

Bere estradizioaren inguruan erabaki behar duen epaimahaiak berak agindu du Valtonyc libre uztea eta ez dio polizia-zaintzarik ezarri. Belgikan mugitu ahal izango da inongo arazorik gabe beraz, bere abokatuak adierazi duenez.

Espainiako Audientzia Nazionalak hiru urte eta erdiko kartzelara zigortu zuen bere abestietako mezuek "terrorismoa goratu" eta Espainiako Koroa "iraintzen" zutelako; ondoren Belgikara exiliatzea erabaki zuen Mallorkako rap abeslariak. Haren kontra euroagindua eskatu du Espainiako justiziak.

Erbesteratu aurretik ARGIArekin elkarrizketa izan zuen Valtonyc-ek, irakurri hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude