Uztaren itxaropenean maiatza gurtzan

  • Larrubizirik dagoen mutil gazte batek landatu behar du maiatzaren lehenean egunsentiaren aurretik. Hala diote Europa iparraldean, eta bai, kuiak (Cucurbita spp.), era guztietako kuiak dira orduan landatzekoak. Esaerak dio maiatzean noiznahi landa daitezkeela; tokiaren arabera behin izotzaren beldurra joan eta gero. Nik esango nuke elorri zuria (Crataegus monogyna) loratu ondoren.


2022ko maiatzaren 24an - 10:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jai handia da maiatzaren lehena. Nekazari langileen eguna izateaz gain, zentzumenen uda handiari atea irekitzen dio. Egun horrekin Bealtaine jaia ospatzen da herri zeltikoetan, ezaguna batik bat Irlandan. Artzainen udaren hasiera markatzen du, azienda udako larreetara eraman zitekeen hortik atzera.

Geurean ere halaxe izan ohi da. Ez dugu, nire ustez, zeltikoen tankerako jaiegun berezirik, baina goi mendietako udako larreen irekiera ospatzen da maiatzaren lehenarekin. Atzera azienda larri eta xehe, denetatik ikusiko dugu larre publikoetan bazkatzen. Artzainek diotenez, hasiera horretan jandako lehen belar horrek eta goi mendietako giroak egiten omen dituzte ardi gaztarik onenak.

Maiatzak nekazariaren zaindariaren eguna ere badakar, 15a, sanisidroak. Itxuraz santututako Isidro izeneko nekazari mozarabiar bati zor zaio. Urarekin emanartu berezia behar zuen izan: ur-aztia zen, hau da, ura topatzeko zuloa non egin behar zen asmatzen zuen, putzugilea eta batez ere eurigilea. Gerora azken horri zor zaio nekazariek dioten gurtza. Uztetarako ur eskean egingo diren errogatiba gehienak berari eske egiten zaizkio. Ugariak dira gure herrian santutu zuten horri eskainitako ermitak: Arasen, Anueko Burutainen, Zeanurin, Zornotzako Garaitondon, Mutrikuko Olatzen, Getariako Meagasen, Oñatiko Otaduin, Kasedan, Arrasateko Musakolan, Balmasedako Pandozalesen, Eltzaburun eta abar seguru luze bat. Bi aipatzekotan, lehena Errezilgo Erdoiztakoa toki paregabean dago, eta zeharo borobila da, Pedro Manuel Ugartemendia arkitekto andoaindarraren gidaritzapean 1808an eraikia. Paisaia berezia, neurri izugarriko elorri zuriz (Crataegus monogyna) inguratua, horien loraldiak udaberria ederki markatzeko. Bigarrena Deikazteluko partekoa, Allotik Sesmarako bide inguruko soro artean, aspaldi abandonatua eta itxuraz barrualdea pertsona eta animalientzako aterpe gisa erabiltzen da egun. Soro artean dabiltzan pertsona eta aziendentzako aterpe, zer laguntza hobe eman dezake nekazarien santuak?

Maiatza maiatzarekin hasten da. Maiatza herri gutxi batzuetan gordetzen den ohitura zahar bat da. Herriko kintoek mendian aurkitzen duten zuhaitz lizar edo tantai luze eta zuzenena moztu, adarrak kendu, zuritu eta herriko plazara eramaten dute. Han muturrean lore sorta bat eta abar eransten zaizkio eta nola hala, ikaragarrizko teknika zehatzarekin zutitu eta eusten da. Egiten den herrietan ikaragarrizko jaia da. Nafarroan ezagutzen dut nik: Iturmendi, Etxarri Aranatz, Bakaiku, San Martin, Larraona, Zudaire, Murieta, Barillas eta abar. Aurten bereziki ezaguna egin da Bakaikuko gazteek Arzabalgo mendi tontorrean jaso duten maiatza. Bideo ikusgarri bat osatu dute, eta gogotik ibili da telefonoz telefono, barra-barra. Maiatzean ereingo diren uztak babestuko dituela uste dute; Bakaikukoa pagoa (Fagus sylvatica) da, baina makala (Populus nigra), ler gorria (Pinus sylvestris), sahatsa (Salix spp.) eta abar ere erabiltzen dira.

Maiatza gurtzan, uztaren itxaropena, eta gazteak landatzen eta eraitsitako zuhaitzak zutitzen.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-23 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-14 | Jakoba Errekondo
Akainen eta eulien erasoak

Ekainak akainak ekarri ditu: uda iritsi da. Udaberriko egun beroetan hasten dira akainak ehizean, udako ehizaldi nagusirako hankak prestatzen. Garo arruntaren (Pteridium aquilinum) garomenetan izaten da batez ere, bide ertzera zintzilik diren orri muturretan kulunka, gustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude