Urritik aurrerako epaiketa politikoak salatzeko ur harresia egingo dute Donostian

  • Uretara salto egingo du herri harresiak igandean, Donostian, urritik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean hastekoak diren epaiketa politikoen aurka. “Babestu gure trainera laranja” lelopean aurkeztu du ekimena Eleak Mugimenduak.


2013ko abuztuaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Igandean Donostiko kaian ur harresia egingo da Eleak Mugimenduak deituta, datozen epaiketa politikoei erantzuna emateko (Argazkia: Jagoba Manterola)..
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urritik aurrera hasiko diren Herriko Tabernen auziaren eta 40 gazte auziperatuen kontrako epaiketen harira desobedientziara deitu dute. “260 lagun inguru dira oraindik epaiketaren edo epaiaren esperoan daudenak, baina ehunka gehiago izango dira, herri presio nahikoa egiten ez badugu”, adierazi du Txerra Bolinaga eledunak.

Oinarrizko eskubideek “oporretan” jarraitzen dutela salatu dute, eta horren adibide jarri dituzte Bilboko txupineraren, Laudioko pregoilariaren edota Luis Goñi eta Xabier Sagardoi barañaindarrek bizi duten egoera.

Txerra Bolinagak Agus Rodriguez, Joseba Alvarez eta Juan Lizaso 35/02 sumarioan auziperatuak izan zituen alboan Donostian egindako agerraldian. Euskal jendarteari igandean, irailaren 1a 12:30ean Donostiako kaiko arranplara azaldu eta ur harresian parte hartzeko deia zabaldu diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri harresiak
2017-02-23
Mobilizazioa-desmobilizazioa
Haserrea aldaketarako motor

Eguneraketa berriak daude