Gure ibaietako urak eta bazterrak zikintzen dituzten plastiko eta bestelako zaborren kontrako borroka txiki baten lekuko ari da izaten Urola ibaia. Eguzki talde ekologistak eskatuta beste 365 metro lineal burdin-hesi jarri dituzte. Azpeitian eta Azkoitian lehendik ere gauza bera egin dute eta Zumarragan nahiz Urretxun ere babes neurriak hartuko dituztela baieztatu dute.
Urtero milaka tona plastiko eta zaborrek amaitzen dute, ibaietan lehenik eta itsasoan ondoren, utzikeriak eta haizeak eraginda, baita hondakinen kudeaketa "arduragabe" baten ondorioz ere, Eguzki talde ekologistak salatu duenez. Horren kontra egiteko, aspaldian burdin-sareak ezartzeko eskatzen ari da Eguzki Gipuzkoako hainbat udalerritan, eta Urola bailarakoetan aurrerapausoak eman dituzte. Hala, azkena Zestoan izan da: 365 metro lineal burdin-hesi jarri dituzte Errota industrialdean.
"Gustatuko litzaiguke burni-sare horiek instalatzeko eskatu beharrik ez izatea, baina errealitateak erakusten digu gaur egun hondakinen erabilera arduragabea dela gure ingurune naturalaren degradazioa gidatzen duen faktoreetako bat, eta horrek ezinbestean eskatzen digu horrelako neurriak hartzea", azaldu du talde ekologistak.
Bere arabera, ekonomikoki ere zentzugabea da hondakinak dagokion edukiontzian utzi beharrean modu horretan lurrera botatzea, "ehunka mila euro" galtzen baitira, beste behar sozial batzuetara bideratu daitezkeenak. "Horrek beste errealitate gordin batera garamatza: inoiz gertatu behar ez zena, baina gaur egun ere oso presente dagoena", adierazi du. Izan ere, Eguzkik gogorarazi duenez, urtero dozenaka tona zabor galtzen da Urolan, asko nahita egindako isurienak gainera.
Eguzkik joan den abenduan Urola Erdiko Mankomunitateari eskatu zion baliatu zitzala ibaiak babesteko Europar Batasunak eskaintzen dituen diru-laguntzak eta herritarren artean sentsibilizazio kanpainak egin ditzala gai horren inguruan. Nolanahi ere, ekologistek oharatarazi dute eurek ere "zaintza-lanak" egiten eta isuriak dauden tokiak identifikatzen jarraituko dutela.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.