Urkullu eta bere sailburuen soldata, hilean 6.000 eurotik gora

  • Iñigo Urkulluk lehendakari izaten jarraituko du EAJ eta PSEk lortutako akordioari esker. Karguarekin batera, orain arteko soldatarekin jarraituko du Urkulluk. Urtean 104.233 euroko soldatarekin Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetako lehendakarien artean gehien irabazten duena da Carles Puigdemonten atzetik.


2016ko azaroaren 30an - 12:19

Urkulluk 98.494 euroko soldata du urtean —hilabetean 7.035 euro—, baina horri bere funtzionario lanaren antzinatasuna gehituz zifra urtean 100.000 eurotik gora kokatzen da EAEko Gardentasun Atarian publikaturiko datuen arabera.

Aurreko legealdian bezala, oraingoan ere ez da lehendakariorderik izango, beraz kargu horrek irabaziko lukeen 92.487 euroko soldata aurreztuko du gobernuak. Hala ere, legealdi berrian sailburu gehiago egongo dira, guztira hamaika.  Josu Erkoreka, Arantza Tapia, Beatriz Artozabal, Iñaki Arriola, Pedro Aspiazu, Cristina Uriarte, Jon Darpón, Alfredo Retortillo, Bingen Zupiria, Estefanía Beltrán de Heredia eta María Jesús San Josék 87.799 euroko soldata izango dute urtean, egun Espainiako presidente Mariano Rajoyk (78.967 euro) irabazten duena baino ia 9.000 euro gehiago. Espainiako ministroekin alderatuz gero, aldea ia 20.000 eurokoa da, hauek 69.671 euro irabazten dituzte urtean.

Sailburuordeak eta erakunde autonomikoetako zuzendariak dira EAEko gobernuan Rajoyren soldatara gehien hurbiltzen direnak, hauek 79.460 euro irabaziko baitituzte urtean, 5.675 euro hilabetean.

Soldata horiei etxebizitzatik parlamentura mugitzeko garraiorako laguntzak gehitu behar zaizkie,  parlamentari guztiek jasotzen dituztenak. Laguntza hauek bizi diren lurraldearen arabera aldatzen dira: arabarrek hilabetean 370 euro, bizkaitarrek 543 eta gipuzkoarrek 596.

Legebiltzarreko mahaia

Urkulluren gobernuaren berraukeratzearekin batera, Bakartxo Tejeriak legebiltzarreko presidente kargua mantendu du. Hilean 6.841 euroko soldata jasotzen jarraituko du, urtean 95.782 euro. Legebiltzarreko bi presidenteordeek, Txarli Prieto (PSE) eta Eva Blanco (EH Bildu), urtean 81.508 euroko soldata jasoko dute.

Legebiltzarreko mahaia Iñigo Iturrate (EAJ) eta Cristina Makazagak (Elkarrekin Podemos) idazkariek osatzen dute, hauentzat finkaturiko soldata hilean 5.822 eurokoa da. Kontuan izan behar da hainbat alderdik hautetsien ordainsariei gehiengo bat jartzen dietela, alderdiei egiten dizkieten donazioez gain.

Mahaiko idazkarien soldata bera izango dute legebiltzarrean dauden bost alderdietako bozeramaileek ere. Gainontzeko parlamentariek hilean 4.946 euroko soldata dute, 15ek izan ezik, antzinatasunagatik igoera bat baitute.

 

minor-latin;mso-ansi-language:EU">


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soldata publikoak
2021-03-28 | Juan Mari Arregi
Sistema "ez dago prestatuta" gutxieneko pentsioetarako, baina bai hauen soldatarako...

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariaren ustez,  “sistema ez dago prestatuta” 1.080 euroko gutxieneko pentsioetarako. Baina bai, antza denez, berea bezalako soldatetarako. Ba al dakite horiek guztiek 950 euroko gutxieneko soldatarekin, 650eko DSBEarekin edo... [+]


2020-02-26 | ARGIA
Del Burgok 3.000 eurotik gorako pentsioa dauka Espainiako parlamentari ohia izateagatik

Jaime Ignacio del Burgo PPko eta UPNko politikari ohiak hilean 3.102,65 euroko pentsioa jasotzen du Espainiako Parlamentutik, Gizarte Segurantzan inoiz kotizatu ez duen arren.


2020-01-08 | ARGIA
Tentsioa Barakaldoko aurrekontuak onartzeko bilkuran, gizarte laguntza murriztu eta zinegotzien soldatak igo ostean

Amaia del Campo alkateak (EAJ) aginduta, Barakaldoko Udaltzaingoak 2020rako aurrekontuak onartu dituen osoko bilkura hustu du, zinegotzien eta aholkularien soldatak handitzearen aurkako protesta bat dela eta. Igoera hori onartu duten bilkura berean, Gizarte Ekintzaren... [+]


2019-07-14 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2018-10-10 | Axier Lopez
Alkate izatea negozio borobila da

Soldata publikoen neurriak beti eragin izan du eztabaida. “Asko al da herriko alkateak kobratzen duena?”, “gurea bezalako herri txiki batean hainbeste ordaindupeko zinegotzi, zertarako?”, “zer da soldata duina?”… hauteskundeen osteko... [+]


Eguneraketa berriak daude