Uriarte sailburuaren dimisioa eskatuko du STEILAS sindikatuak, alarde diskriminatzailea babestegatik

  • "Uriarte baztertzaile, hezkuntzatik alde" leloarekin elkarretaratzea deitu du STEILAS sindikatuak urriaren 22an EAEko Legebiltzarrean. Hezkuntza sailburuak Hondarribiko alarde diskriminatzailea babestu izana deitoratu du sindikatuak.


2018ko urriaren 09an - 14:24
STEILAS sindikatuak elkarretaratzea deitzeko zabaldu duen afixa.

"Pertsonala politikoa eta betiko alardea babestea matxismoa", irakurtzen da STEILASek Uriarteren dimisioa eskatzeko deitu duen kontzentrazioa iragartzeko kartelean. Urriaren 22rako deitu dute protesta, 9:00etan EAEko Legebiltzarraren ateetan. Egun horretan hezkuntzari buruzko pleno monografikoa egitekoak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parlamentuan.

Sindikatuak, deialdi honen bidez, segida emango dio duela hilabete egin zuen salaketari. Hezkuntza sailburua Hondarribiko desfile diskriminatzailea antolatzen duen Alarde Fundazioaren argitalpen batean azaldu ostean, STEILASek larritzat jo zuen "edozein kargu publikok bere presentziaz alarde tradizionalaren praktika baztertzaileen alde egitea". Gainera, jarrera horrekin Uriartek hezkuntza komunitateari zer mezu bidali nahi ote zion galdetu zuen.

Sailburuak kontu pertsonaltzat jo zuen Alarde baztertzailearekin daukan harremana –bere alaba desfile horretan kantinera gisa aterako zela iragartzeko argazkia zen Alarde Fundazioak pubiko egin zuena–. Baina behin alardea pasata, berriz ere agertu zen Alarde Fundazioaren beste argitalpen batean: Hondarribiko Kale Nagusian irailaren 8an egindako argazki bat. Zenbait ordu lehenago Jaizkibel Konpainiaren kontrako irainak, txistuak eta plastiko beltzak zabaldu zituzten leku berean zegoen sailburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


"Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?"

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


Eguneraketa berriak daude