Ur Patzuergoak Bilboko itsasadarrera hondakin-urak isurtzen dituela salatu dute

  • Bainu sasoian ur kutsakorren “milaka metro kubiko” bota omen dituzte Nerbioira, Erandio eta Getxoko auzo elkarteek, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek adierazi dutenez.


2020ko irailaren 25ean - 11:11
Bilboko itsasadarra. Argazkia: Wikimedia Commons
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilboko Ur Patzuergoak bere instalazioetatik ibarrera "ur beltzak eta hondakin-urak" botatzen dituela salatu dute Erandio eta Getxoko auzo elkarteek, Eguzki eta Ekologistak Martxan talde ekologistekin batera.

Erakundeek azaldu dutenez, azken urteotan "ohiko" bihurtu dira isurketa horiek; "osasun publikoan eta ingurumenean izugarrizko eragina izan arren", kexatu dira. Hilero, bainu-sasoian, Galindoko Araztegiak Bilboko itsasadarrera "milaka metro kubiko hondakin-ur" isuri dituela diote.

Ur Partzuergoak Lamiakon duen ponpaketa-geltokitik ere astero isurketak gertatzen direla salatu dute. Praktika horiek bertan behera uztea eta azalpenak ematea eskatu diete administrazioei.


Kutsadura kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Lurraldea eta arkitektura
Toxikoak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...