Unibertsitateko ikasleek manifestazioak egin dituzte M8 goizean

  • Ikasle taldeek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko campusetan M8 goizean. Batetik, Unibertsitateko Indar Batasunak eta unibertsitateetako emakume taldeak diren Lorratz, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea, Arrakala, Bilboko Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadora, eta Akelarrek "berdintasun faltsua gainditzeko" eskatu dute. Bestalde, unibertsitateetako *neska ikasle taldeek hezkuntza feminista eskatu dute eta "zapaltzen gaituen hezkuntza sistemari sua!" oihukatu.


2022ko martxoaren 8an - 11:50
Gasteizen egin duten manifestazioa. Argazkia: Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Donostiako EHUren Ibaetako campusean manifestazioa egin dute Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala Emakumeen Taldeak deituta. Garbitasun langileekiko elkartasunez pankarta zintzilikatu dute.

Lorratz Leioako Unibertsitateko Emakume taldeak bideo honetan "EHUren berdintasun faltsua" salatu du eta eguerdian egingo duten manifestazioa iragarri du:

Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak honela egin du goizeko manifestazioaren jarraipena:

Bilboko Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadorak elkarretaratze hauek egin ditu:

Leioako Eiki eta Antiarrazismoa Esan-ek unibertsitateetako *neska ikasleekin batera antolatu dute elkarretaratzea:

Donostiako campusean Erraustu-k antolatu duen manifestazioa:


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Ikasle mugimendua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.