Umorez erantzun dio Hontzak konpartsak "zentsura eklesiastikoari"

  • Umorez erantzun dute Hontzak konpartsako kideek astelehenean beren txosnako dekorazioa kendu izana. Agindu judizial baten ondorioz erretiratu du Ertzaintzak txosnan zeukaten “Vatikanoko Harategiak” instalazioa, “sentimendu erlijiosoak mintzen” dituelakoan.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 22a
Barbakoa egin dute Hontzak eta Pa... Ya konpartsek zentsuratutako instalazioan oinarrituta (argazkia: Hontzak).

Konpartsaren helburua, azaldu dutenez, “desobedientzia zibil eta adierazpen askatasunaren ariketa praktiko bat egitea izan da, Espainiako Zigor Kodearen parte den 'sentimendu erlijiosoen aurkako delitu' delakoaren kontra”.

“Ez dugu ulertzen inor mindu daitekeenik honegatik, hala bada, oso minduak sentitzen gara eta mintzeari utz diezagutela exijitzen dugu”, dio konpartsa anarkistak kaleratu duen oharrak. “33 urteko mutiko baten haragia jan eta odola edaten den erritual magiko kanibal bat eszenifikatzeko performanceak egiten dituzten pertsonek ulertuko dute batzuei oso barregarria egiten zaigula. Horren barregarria, ez genuela uste serio egiten ari zirenik”.

Kristoren haragia saltzen den harategia zen konpartsaren dekorazioa, eta hasieratik haren aurka agertu ziren PP eta EAJ, baina konpartsako kideek ez zuten uste gaia horren urruti iritsiko zenik; umoreari jartzen zaizkion mugak salatu dituzte.

Antzeko ildoan Bilboko EH Bilduk eta Bilboko konpartsek, babesa adierazi diete Hontzakeko kideei eta adierazpen askatasuna eskatu dute. Konpartsa gehienenen txosnetan elkartasunezko kartelak jarri dituzte.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Bilboko Aste Nagusia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-09 | Dabi Piedra
Txosna arteko errimak

Bilboko Aste Nagusian (abuztuaren 21ean), Mamiki konpartsan eginiko bertso saio feministaren kronika. Bertsolariak: Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Jone Uria.


2018-08-28 | ARGIA
Aste Nagusian "gutxienez" zortzi eraso eman direla adierazi dute Bilboko Konpartsek

Erregistratutako eraso sexisten salaketak lau izan arren, beste horrenbeste eman direla jakinarazi dute. Salatzen ez diren erasoak kontuan hartuta, kopuruak askoz handiagoa behar duela izan azpimarratu dute.


2018-08-27 | ARGIA
Eraso sexista eta homofoboa salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon

Bilboko Konpartsek hiru aldiz aktibatu dute protokoloa Aste Nagusian zehar. Azkenengoz igandean, larunbat goizaldean jasotako erasoa gaitzesteko.


2018-08-24 | ARGIA
Autodefentsa feminista aldarrikatuko dute Bilbon

Ostiralean deitutako gaueko manifestazioak eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatuko du.


2018-08-23 | ARGIA
Bilboko zezenketen kontrako manifestaziora joateko deia, eskuak gorriz tindatuta

Larunbatean manifestazioa antolatu du Bizkaiko zezenketen kontrako kolektibo animalistak, Bilboko Aste Nagusian Chopera enpresak udalaren kontzesioz bederatzi egunez jarraian Vista Alegre zezen-plazan antolatu dituen animalien hilketak salatzeko.


2018-08-02 | ARGIA
Askapenak jakinarazi du Bilboko Askape˝a konpartsarekin zuen lotura etetea erabaki duela

"Orain arteko elkarlanarekin jarraitzeko beharrezkoak diren baldintza minimoak betetzen ez direla uste dugu eta beraz hemendik aurrera konpartsak ez du Askapenarekiko inolako lotura politiko, ideologiko ez eta ekonomikorik izango", adierazi du Askapenak. Loturan idatzi duten oharra.


Saioa Dominguez eta Zorion Egileor 2018ko Bilboko Aste Nagusiko txupinera eta pregoilari

Saioa Dominguezek hemezortzi urte daramatza Aixeberri konpartsako kide izaten; Zorion Egileor, aldiz, 1977ko jai herrikoien aldeko manifestazioaren sustatzaile izan zen.


2017-10-17 | Uriola.eus
Ane Ortiz Ballesteros, Bilboko Aste Nagusiko txupinera
"Inoiz baino indartsuago gaude jai eremuan internazionalismoa zabaltzeko"

Uribarriko Ane Ortiz Ballesteros (Bilbo, 1989) Askapeñako konpartsakidea jardun da aurtengo Aste Nagusian txupinera lanetan txaketa eta txapela gorria jantzita. Jai bereziak izan dira zalantzarik gabe aurtengoak berarentzat. Besteak beste, jarduera eta gune berriak ezagutzeko aukera izan du. Ez du erraz ahaztuko bederatzi egunetan “jendeak emandako maitasuna”. 


2017-09-05 | Uriola.eus
Bilboko Piztiak konpartsa: "Etorkizuna zezenketarik gabeko hiria da"

Piztiak konpartsako Ane Ligero eta Loreto Errazti txupinera ohia irmo mintzatu dira Bilbon oraindik ere jasotzen diren animaliadun ikuskizunen inguruan. Pribilejioak eta Udalaren eta erakundeen pasibotasuna kritikatu dituzte.


2017-08-30 | Xalba Ramirez
Kaskagorrik dio gezurra dela EGIk egindako salaketa

Kaskagorrik agiria atera du, adieraziz Eusko Gaztediren bertsioa "lau haizetara zabaldutako gezurrez beteriko komunikatua" dela. Kaskagorriren irudia zikintzeko helburua duela salatu du gazte konpartsak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude