Umeek ezin dute euskara erabili pediatrarekin 18 herri euskaldunetan

  • Oinarrizko osasun zerbitzua euskaraz emateko arazoak dituztela salatu dute UEMAko eta udalerri horietako ordezkariek, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean emandako prentsaurrekoan.


2013ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
18 udalerritan haurrak medikuarekin gaztelaniaz bakarrik hitz egin dezakete. Argazkia: naiz.info
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

18 udalerritan haurrak medikuarekin gaztelaniaz bakarrik hitz egin dezakete. Pediatren arazoa lehentasunezkotzat jo du Maren Belastegi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak. Bere ustez beharrezkoa da herri euskaldunetan euskarazko osasun zerbitzuak bermatzea. Ez da bete Osakidetzaren 2005-2011ko euskara planeko %30 ere, eta Osakidetzako langileen %75ek ez dute egiaztatua eskatutako euskara maila.

Nafarroan egoera nabarmen okerragoa dela adierazi du Belastegik. UEMAko beste ordezkariekin batera, gogor kritikatu du Osasunbideak ez duela inongo euskalduntze planik.  Mankomunitateko kide diren hamalau udalerrietatik batek berak ere ez du bitartekorik oinarrizko osasun zerbitzua euskaraz eskaintzeko.

Ordezkapenak ere arazo dira euskararen erabilerarako. Mediku euskaldunak erdaldunengatik ordezkatuak izaten baitira.

Amaitzeko UEMAko lehendakariak esan du euskararen plan sendo bat diseinatu eta garatu behar luketela Osakidetzak naiz Osasunbideak, euskara eta euskaldunen hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen.

UEMAk argitaratu duen agiria osorik


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
2024ko martxoaren 13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!