Ukrainako erregai eta munizio biltegiei eraso egiten jarraitzen du Errusiako armadak

  • Ukrainaren erregai eta munizio biltegiek Errusiako armadaren bonbardaketen helburu nagusia izaten jarraitzen dute; atzo, Odessako eta Shepetovkako erregai biltegiak suntsitu zituzten.


2022ko apirilaren 04an - 11:38

Atzo goizean, Errusiako armadak Ukraina hegoaldeko Odessa hiriko erregai biltegi bat suntsitu zuen. Itsaso Beltzean dauden Errusiaren gerraontzietatik jaurti zituzten Kalibr misilak.

Bestalde, Ukraina kontinentaleko Shepetovka hiriko erregai biltegi bat suntsitu zuen Errusiako armadak. Kiev eta Lviv hirien artean dago Shepetovka.

Hilabete baino gehiago irauten ari duen inbasio honetan, Errusiako armadaren helburu nagusietako bat bihurtu da Ukrainako armadaren erregai eta munizio biltegiak bonbardatzea. Izan ere, hasieratik Ukrainako armadaren ahalmena ezabatu nahi izan du Errusiak, eta horretarako, base militarrak suntsitzeaz gain, lehengaien biltegiak ere bonbardatzen ari dira.

Hala ere, joan den astean Ukrainako armada antzekoa egiten hasi zen, eta Ukrainako mugatik gertu dauden Errusiako hirietako erregai biltegiak bonbardatzen hasi zen. Joan den ostiralean, esaterako, Errusiako Belgorod hiriko erregai biltegi bat suntsitu zuen Ukrainako armadak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude