Urteak daramatzate Jaizkibeleko kideak aldarrikapen tinko eta argi batekin: euren herriko festez gozatu nahi dute. 20 urte baino gehiago daramatzate hamarnaka kolore ezberdin dituzten zapiak soinean, irailaren 8ro alarde parekidean parte hartzen. Kolore haina kide, kolore haina ezberdintasun, kolore haina indar.
Urte hauetan guztietan etortzen den orori lekua eginez, urrats geldoz baina, jai parekideen norabidean. Zein arrazoi egon daiteke konpainia bati debekua jartzeko? Zein arrazoi izan daiteke udaletxera heldu eta harrera egiteko inor ez egoteko? Benetan hanka tartean dugunak erabakiko du jaietan gure parte hartzeko eskubidea?
Herria zauritua dago. Zaurituta dagoen herri batek soilik normalizatu dezake plastiko beltza ateratzea eta bere ondokoa iraindu, ukatu zein erasotzea. Zaurituta dagoen herri batek soilik onartu dezake emakumeen eskubide eza, lehenengo eta bigarren mailako herritarrak ezarriz. Botere eta pribilegioa edozein preziotan mantendu nahi duenak soilik eman diezaioke bizkarra eskubide urraketari, konponbiderako elkarrizketa zintzo eta eraikitzaile bati atea itxita.
"Badirudi ezkutatzen dena ez dela existitzen. Hori egiten saiatu da aurten Hondarribiako alkatea den Txomin Sagarzazu; Jaizkibel konpainia ikusezin bihurtu nahi izan du ordu aldaketa bat proposatuz eta erdigunetik aterata bazterrera kondenatuz"
Badirudi ezkutatzen dena ez dela existitzen. Hori egiten saiatu da aurten Hondarribiako alkatea den Txomin Sagarzazu; Jaizkibel konpainia ikusezin bihurtu nahi izan du ordu aldaketa bat proposatuz eta erdigunetik aterata bazterrera kondenatuz. Lotsagarria da Hondarribiako kaleetan ematen den egoera; baina are eta iraingarriagoa da Martxoaren 8an morez margotutako hitz potoloak botatzen dituzten berdinen jarrera eta praktika ordutik sei hilabetetara, Irailaren 8an. EAJren koherentzia faltarekin eta gezurrekin nazkatuta gaude. Bizikidetzaren izenean, udal erakundeek jai baztertzaileari harrera instituzionala egiten dioten bitartean, jai parekideari bizkarra ematen jarraitzen diote. Baina ez da elkarbizitza kontua, eskubide kontua da. Aurten keinu epel batzuk egon diren arren, instituzionalki baztertua izaten jarraitzen du Jaizkibelek. Udalak herritar guztien ordezkari izan beharko luke, eta, hortaz, egungo gatazkaren konponbiderako urratsak bultzatu behar ditu elkarrizketarako bideak ahalbidetuz.
Aurtengo alardea mugarria izan da. Inoiz baino kide gehiok desfilatu dute Jaizkibelen, inoiz baino txalo gehio jasota. Inoiz baino giro lasaiagoa nagusitu da. Pozez ikusi genuen alarde parekide jendetsu eta koloretsua Hondarribiko kale nagusian. Zuetaz harro gaude, Zorionak!
Jarri berri dugun mugarri honen bidean, elkar aitortuz eta elkar begiratuz lanean jarraituko dugu. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, urtez urte, Euskal Herria feminista baten alde borrokan jarraitzen duzuen guztioi. Herritar guztiek komunitatearen ospakizunetan askatasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen duen herria ez da inoiz hilko!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]