2020ko ekaina eta uztaila artean egingo da UEFAko Eurokoparen XVI. edizioa, eta lau partida San Mamesen jokatuko dira, Espainiako selekzioak hala izatea proposatu eta gero. Bilbon Eurokoparen kanpaina abiatzearekin batera, Bilbao Eurokopa Honi Ez 2020 dinamikako kideak batu dira kanpoan, txapelketa gaitzesteko.
Dinamikako kideen hitzetan, “Bilbo erakusleiho-hiri bilakatu nahi duen burgesia vasco-espainolak antolatutako makro-ekimena” da Eurokopa.
Dinamikak martxoan bere burua aurkeztearekin batera, UEFAko Eurokopa arbuiatzeko hainbat arrazoi eman zituen. Adierazi zuten honako honetan negoziorako aitzakia futbola bada ere, futbolaz harago doan irakurketa egin eta Eurokopa burgesiaren estrategia jakin baten baitan kokatzen dutela: Eurokopa Bilbora ekartzeko interesaren atzean, Bilbo burgesiaren klase interesen neurrira egindako erakusleiho-hiri bilakatzeko helburua dagoela diote.
“G7arekin edo Espainiako Itzuliarekin egin duten bezala, Espainia eta Frantziako estatuek aukera guztiak baliatuko dituzte euskal langileriaren proiektu nazionala berriz ere ukatzeko”, adierazi zuten. Horren adierazle jo zuten Euskal Selekzioari ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean Espainiako eta Frantziako selekzioek bertan jokatzea. “Bilbo Espainiako hiria bailitzan saltzen dute nazioartean, EAJk ordezkatzen duen burgesia autonomistaren konplizitatearekin”, nabarmendu zuten. Horrez gain, adierazi zuten ulergaitza zaiela “Turkia eta Israel bezalako estatu genozidek parte hartzeko aukera izatea”.
Langileen esplotazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa
Eurokopak aberastasuna ekarriko duela dioen "diskurtso faltsua" gezurtatu dute: “Eurokopa honek ez du inolako aberastasunik ekarriko euskal langileriarentzat. Haien argi distiratsu, irribarre hipokrita eta lelo hutsen atzean langile klasearen esplotazioa, gure bizitzen prekarizazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa eta pribatizazioa baino ez da egongo”.
Makro-ekitaldiak emakumeenganako indarkeria areagotuko duela ere jakinarazi zuten: “Eurokopan ere, sistema kapitalista heteropatriarkal eta binarioa da, eta emakumearen irudia darabil gizonezkoen kontsumorako, iragarki matxisten bidez kasu. Emakume prekarizatuenak izango dira bertan gehien sufrituko dutenak”. Besteak beste, emakume langileenganako erasook pairatuko dituztenak garbitzaileak, sexu langileak edota ostalariak izango direla adierazi zuten. “Eurokopa honen bidez ere, kapitalak eragindako emakumeenganako zapalkuntza erantsiaren aurka agertzen gara guztiz”, jakinarazi zuten.
Eurokopak ekarriko dituen albo-kalte hauei hiriko presentzia polizialaren areagotzea gehitu behar zaiola gogorarazi zuten: “Inposizio honen aurka sortuko diren mugimenduak errepresiboki kolpatzeko tresna guztiez baliatuko dira, Euskal Herria beste behin estatu polizial bilakatuz. Gure kaleak zipaioz, guardia zibilez, zein bestelako indar polizialez beteko dira. Hauen eginkizuna boteredunen interesak eta Euskal Herrira etorriko diren faxistak babestea izango delarik”.
UEFA Europako futbol erakunde nagusiak Israelgo selekzioa eta klubak hark antolatzen dituen txapelketetatik kanporatu ala ez erabakitzeko bozketa egingo du, hainbat hedabidek publikatu duenez, nahiz eta jakinarazpen ofizialik ez dagoen.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]