Txorien behaketak euskaraz erregistratu daitezke orain mundu mailako eBird plataforman

  • Txorien behaketak erregistratzeko herritarren tresna erabiliena da eBird eta hemendik aurrera posible izango da munduko edozein tokitan egindako behaketak euskaraz ere jasotzea, Itsasenara Hornitologia Elkarteko kideek egindako lanari esker. Herritarrek plataforma hauetan txorien erregistroak egiteak zientzialariei hegaztien populazioaren jarraipena egiteko oso informazio baliotsua ematen diela nabarmendu du elkarteak.


2021eko ekainaren 29an - 07:49
Azken eguneraketa: 10:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Txorizaleok hainbat plataforma eta APP ditugu gure esku txori-behaketak gordetzeko eta partekatzeko. Horien artean eBird da mundu mailan erabilienetako bat, dela webgunearen bidez (www.ebird.org) zein APParen bidez (eBird APP)", azaldu du Itsasenara Elkarteak. Orain, elkarte honek itzultzeko egin duen lanari esker, eBird-en plataforma guztia euskaraz erabiltzeko aukera daukagu. "eBird plataforma euskaratzeko ahalegina eBird erakundearen beraren ekimenaren ondorio ere bada, plataforma ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko asmoa baitaukate" azaldu du Itsasenara elkarteak. Orain arte 11 hizkuntzatan erabili zitekeen eBird eta azken eguneraketarekin beste bi hizkuntza gehitu dira, txekiera eta euskara: "Eleaniztasun-ekimen horren barruan, munduko 12. hizkuntza izan da, beraz, euskara. Albiste ona, euskal txorizaleontzat ez ezik, baina euskararentzat ere" ospatu du Itsasenara elkarteak.

Itzulpenaren nondik-norakoak

Itsasenara elkarteak koordinatuta, plataforma euskaratzen aritu dira azken hilabeteotan hainbat txorizale. "Horrez gain, SEOrekin elkarlanean, Europako hegazti guztien euskarazko izendegia txertatu genuen eBird-en" azaldu du Itsasenarak. Eta erabiltzaileei dei egin die hobekuntzarik egin behar bada, abisatzeko: "Aurkeztu berri den bertsio hau dagoeneko erabat funtzionala da, baina erabiltzailea konturatuko da azpiatal batzuk eta testu gutxi batzuk oraindik itzuli gabe daudela. Datozen asteotan hondar ikutuak ematen jarraituko dugu, azkenengo zatiak itzuliz eta egon daitezkeen akats txikiak zuzenduz. Plataforman arazoren bat aurkitzen baduzu, eskertuko genuke gurekin harremanetan jartzea".

Hegazti-behaketak gordetzeko eta partekatzeko plataformen garrantzia

Hauek dira txorizaleek beren behaketak jasotzeko dituzten erramintetako batzuk: Ornitho.eus EAErako, Ornitho-navarra Nafarroarako, Observation.org hegazti zein beste animalia batzuen mundu mailako datuak sartzeko, edo Reservoirbirds hegaztien ezohiko behaketen jarraipena egiteko.

Itsasenara elkarteak horrelako plataformak erabiltzeko deia egin du: "Oso garrantzitsua da txorizaleok ikusten ditugun hegaztien behaketak horrelako tresna baten bidez jaso eta partekatzea. Izan ere, plataforma hauetan biltzen diren milaka eta milaka erregistroei esker, hegaztien populazioen jarraipena egiteko aukera paregabea eskaintzen diegu zientzilariei, populazioen dinamika aztertzeko, migrazioak ulertzeko, aldaketa klimatikoaren eragina neurtzeko eta, azken batean, hegaztien kontserbaziorako beharrezko diren neurriak hartzeko".

Itsasenara eta eBird plataformaren harremana

eBird, Cornell Unibertsitate estatubatuarrak garatutako tresna da. Doakoa da eta mundu osoan dago erabilgarri, 13 hizkuntzatan. eBird-ek aukera ematen du ikusi ditugun hegaztien zerrendak norberaren datu-basean gordetzeko eta mundu osoarekin partekatzeko. Itsasenara elkartekoek azaldu dutenez, "plataforma honen onura bi mailatan neurtu daiteke: batetik, gutako bakoitzari gure behaketan estatistikak eta jarraipen historiko zehatza egiteko aukera ematen digu, oso modu erraz eta eraginkorrean; bestalde, txorizale guztion artean jasotako milioika datuei esker, ikerketa zientifikoetarako zein kontserbazio proiektuetarako ezinbesteko diren datuak metatzea lortzen dugu. Zientzia hiritarraren garrantzia inon baino gardenago bistaratzen da eBird eta antzeko plataformen balioa aztertzen dugunean".

Itsasenara Elkarteak "aspalditik" omen dauka lotura zuzena eBird tresnarekin. Besteak beste, eBird proiektuak Euskal Herrian dituen arduradunetako gehienak Itsasenara elkarteko kideak dira eta elkartearen datu historiko guztiak (30 urtez urtekarietan eta zentsoetan jasotakoak) plataformara igotzen ari dira: guztira 4.000 behaketa-zerrenda baino gehiago igo ditugu dagoeneko eBird-en datu-basera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegaztiak
Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Teknologia
Bitxoak

Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


Sai arrea
Naturako garbitzailea

Gurean hain ezaguna den hegazti hau ustelzale porrokatua da, eta honek ez dio fama onik ekarri. Batzuek arrano, buitre, futre, hatxarrano edo mirusai deitzen diote; izen ofiziala sai arrea (Gyps fulvus) da.


Basoko ehiztaria

Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]


Usapal europarra
Pase garaiko protagonista

Ürx’aphal bat badügü
herrian trixterik,
Nigarrez ari düzü
kaloian barnetik,
Bere lagün maitiaz
beit’izan ützirik:
Kuntsola ezazie,
ziek adixkidik.


Txorien migrazioa: enigma eder baina mehatxatu hori...

Txorien migrazioen mapak argi uzten digu hegazti migratzaileentzat pasabide interesgarri eta aberatsa dela Euskal Herria. 350 bat hegazti espezie zenbatzen ditugu negurako kanpora doazenen zein bertara datozenen eta migrazio-bidean atseden hartzeko pausagune dutenen artean. Bizi... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


Antzandobi arrunta
Landazabaleko buruhandia

Hegazti buruhandia dugu hau, baina ez egoskorra delako, baizik eta fisikoki buru handia duelako. Horregatik da ezaguna hegazti hau, euskaraz erabiltzen diren izen askok bere begi eta buru handiari egiten diote erreferentzia: buruhandi, txorihandi, begihandi, ahohandi…... [+]


Udan datorren buztingilea

Hego luze eta zorrotzak eta v formako urkila-itxuradun buztana duen hegazti hau ikustean badakigu Euskal Herrira uda heltzear dagoela. Bizkarraldea eta buztana beltzak ditu, distira urdinxkekin, papar gorria eta azpialdea, aldiz, zurixka. Euskaldunon sinesmenetan presentzia... [+]


Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


Eguneraketa berriak daude