Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, txiolarien aurkako polizia operazioa abiatu dute "terrorismoa goratzeagatik". Hainbat lagun atxilotu dituzte, horietako bat gutxienez Euskal Herrian; Katalunian eta Galizian ere atxilotuak daude. Armiarma VI izena jarri diote operazioari.
EFE agentziak Amurrion izandako atxiloketa baten berri eman du eta argazkia ere zabaldu du. Gaztea Bilboko La Salve kuartelean izango luke guardia zibilak. Barne ministerioak ez du ordea konfirmatu EAEn atxiloketarik izan ote den.
Naiz-ek azaldu duenez gutxienez 13 lirateke orain arte atxilotutako txiolariak eta Espainiako Barne Ministerioak Nafarroan atxiloketa bat egon dela konfirmatu du.
Ahotsa.info-ren arabera atxiloketa Antsoainen egin dute, baina gaztea jadanik etxean dago, bertako gazte mugimenduak txio bidez jakinarazi duenez:
ANTSOAINGO ATXILOTUA ETXEAN DAGO! GOGORATU! ARRATSALDEKO 7ETAN LAPURBIDE PLAZAN ASAMBLADA!!
— Antsoaingo Gazteak (@AntsoainGazteak) 2016(e)ko apirilak 13
Armiarma IV polizia operazioan atxilotzen ari direnen aldeko babes mezuak nagusitu dira sare sozialetan. #TxiolariakAske traola erabiltzen ari dira.
Ez gaituzte ixilduko, #TxiolariakAske #AdierazpenAskatasuna behar dugulako bagoaz!!!!!
— Eneko #28akereLibre! (@atarrabiakomanu) April 13, 2016
#TxiolariakAske #AdierazpenAskatasuna
— Martin Kitto (@martin_kitto) July 15, 2015
"Egia bat esateagatik". Arestiren hitzak, Mikel Arantzabalen musika. Ederra. https://t.co/ITV9LkQs8O
Nazkatu gara, adierazpen askatasuna orain! #TxiolariakAske
— Txiolariak aske (@txiolariakaske) May 21, 2015
"Sudur puntan jartzen zaidana errateko eskubidea praktikan jarri nahi dut bertze behin ere". http://t.co/IlSgOE5ZGy @fm914 #TxiolariakAske
— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) May 20, 2015
Oraingoz zazpi pertsona atxilotu dituzte sare sozialetan "terrorismoa goratzea" egotzita. Euskal Herrian, Katalunian, Galizian Madrilen, Andaluzian eta Valentzian izan dira atxiloketak. Hala jakinarazi dute Barne Ministerioak eta Guardia Zibilak Twitterrez:
Operación #ArañaIV
— Guardia Civil (@guardiacivil) April 13, 2016
Gracias a vuestra colaboración actuamos contra el enaltecimiento del terrorismo en #RRSS
Hasta ahora hay 7 detenidos
#ÚLTIMAHORA Continúa la operación de la @guardiacivil contra el enaltecimiento del terrorismo en #RRSS (7 detenidos) https://t.co/3AS3vWyiI0
— Ministerio Interior (@interiorgob) April 13, 2016
Cataluña, Murcia, Navarra, Galicia, País Vasco, Madrid, Comunidad Valenciana y Andalucía.
Barne Ministerioak txio bidez eman du polizia operazioaren berri:
#ÚLTIMAHORA La @guardiacivil está desarrollando una operación contra el enaltecimiento del terrorismo en #RRSS. Hasta ahora hay 4 detenidos
— Ministerio Interior (@interiorgob) April 13, 2016