Txingor ekaitzak kalte material esanguratsuak utzi ditu zenbait herritan

  • Alerta laranjaren iragarpena bete eta txingor ekaitza bota du Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritan, eta kalte material ugari eragin ditu; Igorren emakume bat artatu dute, zaurituta. Igandean Nafarroa hegoaldea kolpatu zuen kazkabarrak, eta Fitero, Cintruenigo eta Corella hondamendi eremu izendatzeko eskatu du gobernuak.

Igorren emakume bat zauritu du txingorrak, eta osasun zentroan artatu dute. / Argazkia: Durango, Julen Orbegozoren bideotik.

2023ko irailaren 12an - 08:51
Azken eguneraketa: 11:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kazkabar ekaitzak azken egunetan eragindako kalte materialak zenbatzen ari dira Hego Euskal Herriko hainbat herritan, baina aurreratu dutenez, kalte handiak utzi ditu: ibilgailuak kaltetuta, errepideak eta etxeak urak hartuta, uzta galduta, eraikinetako kristalak hautsita... Are, astelehen arratsaldean Igorren emakume bat artatu dute, txingorrak zaurituta, EITB-k jaso duenez.

A. Angos erabiltzailearen bideo honetan ikusten da Igorren botatako txingorraren tamaina:

Bizkaitik sartu da denboralea, eta kolpatuenen artean daude Igorre, Dima, Zornotza, Iurreta, Ondarroa eta beste. Gipuzkoan ere galera materialak eragin ditu, hala nola Eibarren, Mutrikun, Azkoitian eta Azpeitian. Nafarroa hegoaldean, ordea, igandean izan zuten egunik okerrena, eta Fitero, Cintruenigo eta Corella herriak hondamendi eremu izendatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak.

Herri horietara joan dira Jose Mari Aierdi Ingurumen eta Landa Garapeneko kontseilaria eta Oskar Txibite Lurralde Kohesioko kontseilaria, bertako alkate eta arduradunekin hitz egin eta kalteak baloratzeko. Eskerrak eman dizkiete kalteak lehengoratzen lanean diharduten herritarrei, eta gogorarazi dute gobernuari helarazi behar dizkiotela jasandako kalteak, webgunean ahalbidetu duten tokian, balizko laguntzak onartu ahal izateko.

Halaber, Nafarroako Gobernuak azpimarratu du 2023an 36 udalerrik ohartarazi dituztela euriteen ondoriozko kalteak, eta 2,7 milioi euroko gastuak izan dituztela, azken asteburukoa kontuan izan gabe. Uzta galeren aurrean laborantza-aseguruen sistema eraginkorrena dela nabarmendu dute, horregatik, 2024ko aurrekontuetan “gehikuntza esanguratsua” izango dutela iragarri dute, aurtengoa kontuan izanda.


Irakurri gehiago: Hondamendiak Ingurumena
Hondamendiak kanalean gehiago
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...