Umetan abusuak jasan dituzten emakumeek haur autistak izateko aukera gehiago dute

  • Umetan abusu sexual, fisiko edo emozionalak sufritu dituzten emakumeek haur autistak izateko aukera gehiago dutela ondorioztatu du Harvardeko Osasun Publikoaren Eskolak (AEB) egindako ikerketak. Azterketak dioenez, abusu larrienak jasan dituztenek 3,5 probabilitate gehiago dute haur autistak izateko abusurik bizi izan ez duten emakumeek baino.


2013ko martxoaren 22an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Haurrak autismoa gara al dezake ama abusatua izan zelako txikitan?
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikertzaileek adierazi dutenez, autismoa izateko arrisku faktore berri bat identifikatu dute eta aurrera begira ikerketa lerro oparoa izango dute. 50.000 emakumetik gora aztertu dituzte, eta besteak beste, ondoko alderaketa egin zuten. Amei, haurdun zeudela, ume autista izateko detektatuta dauden bederatzi arrisku faktore aztertu zizkieten. Adibidez, haurdunaldian diabetesa garatu zuten emakumeak identifikatu zituzten, eta ikusi gero haur autistak zeuzkaten ala ez. Bada, bederatzi arrisku faktore horietan guztietan haurra autista izateko probabilitatea baxuagoa zen umetan abusatutako amekin alderatuz.

Ikertzaileek diote, litekeena dela emakumeak umetan jasandako abusuek gerora sistema biologikoan sortutako ondorioek (sistema inmunologikoan, estresari erantzuterakoan) ume autista izateko probabilitatean eragitea. Marc Weisskopf ikerketaren egile nagusiak dioenez, “umetako abusuen ondoriotzat hartu izan dira depresioa eta antsietatea edo obesitatea eta biriketako gaixotasunak. Gure ikerketak iradokitzen duena da umetako abusuen ondorioak belaunaldiz belaunaldi transmititu daitezkeela”.

Gisa berean, Londresko Kings College Psikiatria Institutuak (Erresuma Batua) aitona zaharrak eta biloba autistak lotu ditu. Alegia, gizonak zenbat eta zaharrago izaten duen haurra bere bilobak probabilitate gehiago du autista izateko. Avi Reichenberg medikuak adierazi duenez, “inguruak gure genoman duen eraginaz aritzerakoan “gaur eta hemen” moduan hitz egiteko joera daukagu. Lehenengo aldiz, psikiatrian erakutsi da aitaren eta aitonaren bizimoduak eragin dezakeela ondorengoengan”.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.