Txantxarrekan dauden migranteak elkartasun gaueko izarrak

  • Ostegunean Donostiako Txantxarreka gaztetxeak errefuxiatuen aldeko kontzertua antolatu du Dokan deirua bildu eta hilabete baino gehiago abian daramaten proiektuarekin aurrera jarraitzeko.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98
2018ko irailaren 14a
Dokan aretoa jendez gain eta Txantxarreka gaztetxeko migranteak eszenatoki gainean (Iturria: Txantxarreka; egilea: Asier Gonzalez de San Pedro)

Donostiako Udalak hiru eguneko harrera zentro batera eramaten ditu hirira heltzen diren migratzaileak eta gero kalean geratzen dira. Txantxarreka gaztetxeak horietatik hamasei hartu zituen abuztuaren 10ean eta laguntza eskaini. Orain inoiz baino laguntza gehiago behar dutela diote, batez ere zaintza egitera animatzen dituzte herritarrak.

Sarrerak aurreko ostiralean jarri zituzten salgai eta “agortuta” iragarri behar izan zuten. Kartel potentea zen: Beñat eta Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka bertsolariak, Olatz Salvador, Anari, Izaro Andres, Gorka Urbizu, Aiora eta Piti, eta Iker Lauroba eta Leire Letu izan ziren gonbidatuak The Txantxafrika’s taldearekin batera. Gaztetxeko kideek eta migranteek osatutako taldea da hau, taldearen izen bereko kantua zabaltzean ezagun egin ziren.

Bertsolariek eman zioten hasiera gauari. Urduritasuna nabari zen giroan, gau berezia izango zenaren seinale. Ondoren Olatz Salvadorrek abestu zuen eta nerbioak pixkat lasaitzen lagundu zuen. Anarik hartu zuen lekukoa eta ahotsetik guztiz ondo egon ez arren, kontzertua ematera animatu zen. Zea Mays taldeko Aiora eta Piti igo ziren eszenatokira gero. Hasieran bi abesti lasai jo arren, azkenekoa Negua joan da ta izan zen eta publikoa berotu egin zen. Txantxarrekako kide batek eta migrante batek hitz batzuk irakurri zituzten. Eskerrak eman zizkieten gerturatutako guztiei eta proiektuaren parte izatera gonbidatu zituzten. Hor emozioa nabaritu zen. Hauek amaitzean Iker Lauroba eta Leire Letu-ren txanda iritsi zen. Laurobak errepikatu egin zuen Izarorekin. Azken aurrenaren txanda, Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslaria. Hau ere urduri zegoen eta kantuentzako publikoaren laguntza eskatu zuen. Eta azkenik, gaueko momenturik bereziena. Migranteak igo ziren eszenatokira Txantxarrekako kideekin pare bat kantu abestera. Urduri zeuden baino gero dena pasa zitzaien eta oso eskertuta azaldu ziren. Jendeak ere eskertu zien ekimena eta “Inor ez da ilegala” eta “errefuxiatuak ongi etorri” oihu artean amaitu zen festa.

Lotura honetan gaueko argazkiak:

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Inor ez da ilegala  |  Donostia

Inor ez da ilegala kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-22 | Axier Lopez
Espetxe-zigorra eskumuturrekoak kalean saltzeagatik Donostian?

Moussa izeneko kale saltzaileak (abizena ez dugu lortu) eta Joseba Alvarez militanteak martxoaren 26an epaitegietan deklaratu beharko dute Donostiako Udaltzaingoak haien kontra salaketa bana jarri duela eta. Jatorri senegaldarreko saltzaileari “udaltzainen aurkako erasoa” leporatu diote eta Alvarezi desobedientzia “udaltzainen jarduera oztopatzeagatik”. Salaketa horrek familiarekin elkartzea galarazi dio Moussari.


2019-02-04 | Irutxuloko Hitza
Inor ez dela ilegala aldarrikatu dute Donostiako kaleetan

Inor ez da ilegala. Pertsona guztiontzat eskubide guztiak lelopean manifestazioa egin zuten otsailaren 2an. Protesta Bulebarretik abiatu zuten, 12:00etan eta Erdialdeko kaleetatik barrena jarritu zuten. Migratzaileen eskubideen defentsan lanean ari diren Donostiako eta Donostialdeko hogeita hamar bat eragilek bat egin zuten deialdiarekin, eta administrazioek migratzaileei “harrera duin bat eskaintzeko” eta “pertsona gisa dagozkien eskubideak errespetatzeko” ardura har... [+]


Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu dute milaka lagunek

Pertsona guztien zirkulazio askea eta migratzaileentzako harrera duina eta integrala aldarrikatu dute milaka lagunek asteburuan, “Euskal Herria, harrera herria” lelopean. “Denok gara edo izan gara migratzaile, eta Euskal Herriaren historia harrera pasarteez zein ihesaldi garaiez beterik dago”, gogoratu dute antolatzaileek.


Migrazioa erdigunean

“Migratzaileen urtea izan da 2018, eta bide horretan doa 2019a ere. Baina ez guri lana “kentzera” migratzaile oldea datorrelako, batzuek saldu nahi diguten moduan, Europan migrazio politika gero eta gogorragoak eta diskurtso gero eta xenofoboagoak zabaltzen ari direlako baizik. Eta hauteskundeen urtea izanik, gertuago eta ozenago entzungo ditugulakoan nago.


2018-12-27 | Iņigo Igartua
Wednesday Silva, Oņatin bizi den ginearra: "Errefuxiatuek bizi dituzten egoerekin alderaturik, luxuzko bizitza izan dut"

Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko “Inor ez da ilegala” astea, Wednesday Silva ginearraren hitzaldiarekin biribildu dute Oñatin. Antolaturiko ekintzen artean, aurkezpenak, hitzaldiak, bazkaria eta tailerrak izan dira.


2018-12-21 | ARGIA
Bouba Diouf (Mbolo Moye Doole): "Kooperatibak migratzaileon bizi baldintzak eta integrazioa hobetzeko modu bat izan daitezke"

Migratzaile talde batek sortu duen garbitzaile kooperatiba bat da Mbolo Moye Doole. ARGIA aldizkarian adierazi izan dugunez, gurekin elkarlanean “Inor ez da ilegala” kanpaina jarri zuten martxan, kooperatibarako dirua lortzeko.


Urkulluk ikusten ez duen xenofobia

Migrazioari buruzko itun soziala proposatu du Urkullu lehendakariak, EAEra datozenentzako harrera eta integrazio hobea eskatuz, mezu xenofoboei aurre egiteko batasuna aldarrikatuz. Etxe barrutik hasi beharko luke, ordea.


2018-12-19 | Iņigo Igartua
"Inor ez da ilegala" aldarrikatuz hasi da Oņatin etorkinei elkartasuna adierazteko astea

Abenduaren 18ko Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira aste osorako egitaraua osatu dute Oñatin. Auzoko, Cear, Elkarzabal, gaztelekua, gaztetxea, Hotz Oñati eta Txipistin eragileek antolatu dituzte ekitaldiak.


"Euskal Herria, harrera herria" manifestuarekin bat egitera deitu dute

Hona iristen diren migratzaileentzako harrera duin eta integral iraunkorra aldarrikatuz, Euskal Herriak etorri direnei besoak beti zabaldu dizkiela gogoratuz, karitatetik harago elkartasuna eta justizia nabarmenduz, eta politikariei ardura eskatuz, manifestua argitaratu du Irungo Harrera Sareak. Manifestua sinatzeko eta urtarrilaren 26ko manifestaziora batzeko deia egin diete herritarrei.


Eguneraketa berriak daude