Turkiako Poliziak bi hedabide kurdutako hamaika kazetari atxilotu ditu

  • Asteartean sarekada egin du poliziak Turkiako zazpi hiritan, eta indarrez sartu dira kazetarien etxeetara eta erredakzio bulego batera. Bi hedabide kurdutako langileak dira atxilotutakoak. Duela bi aste onartu zuen parlamentuak Zentsura Legea, eta kazetari elkarteek salatu dute adierazpen askatasuna zigortzeko baliatzen ari dela gobernua. Lehendik 72 komunikazio langile zeuden espetxean.


2022ko urriaren 27an - 16:17
Turkiako Poliziak 11 kazetari atxilotu ditu, bi hedabide kurdutan lan egiten zutenak

Turkiako Poliziak hamaika kazetari kurdu atxilotu ditu asteartean, eta sekretupeko ordena ezarrita, kazetariek ez dakite zer den egozten zaien delitua. Lehenengo 24 orduetan ezin izan dute abokatuekin hitz egin. Kazetariak Mesopotamia eta JinNews berri agentzia kurduetako zuzendari edota korrespontsalak dira Turkian. Turkiako kazetarien sindikatuek eta oposizioko alderdiak prentsa librearen aurkako sarekada dela salatu du. Oraindik beste hiru kazetariren bila dabilela esan du Poliziak.

Turkiako zazpi hiritan izan dira atxiloketak, etxeetan zein Mesopotamiaren Ankarako bulegoan. Kazetariek tratu txarrak eta mehatxuak salatu dituzte. Polizia etxeetara indarrez sartu da eta atxilotutakoek torturak jasan dituzte, ANF berri agentzia kurduak jaso duenez. Halaber, erredakzio bulegoan poliziak hainbat ordenagailu, kamera eta dokumentu lapurtu ditu. Gainera, atxilotuek azaldu dute bulegoan 1990 hamarkadan hilak izan ziren kazetarien argazkiak zeudela, eta poliziak haiek hautsi eta eraman egin dituela.

Duela bi aste Turkiako Parlamentuak zentsura lege bat onartu zuen, eta haren arabera, “informazio faltsua” zabaltzen duen orori kartzela zigorra jarri dakioke. Adierazpen askatasunaren aurkako legea dela erantzun du oposizioak eta baita NBE Nazio Batuen Erakundeak ere. Kazetariak atxilotu izana ez du sorpresaz hartu, beraz, hainbat politikarik.

DFG kazetarien elkarteak gertatutakoa larria dela esan du eta kazetaritza ez dela delitua aldarrikatu. Taldeak urriaren hasieran salatu zuen 72 komunikazioko langile zeudela Turkian preso.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Eguneraketa berriak daude