Tubacexeko langilearen heriotza salatu dute, Amurrioko plantaren sarrera gorriz tintatuz

  • Ernaik ekintza egin du, joan den asteartean altzairutegiak Amurrion duen lantegian behargin bat bihotzekoak jota hil ondoren.Gorriz tintatu dituzte euren buruak ekintzaileek plantaren atarian.


2019ko irailaren 19an - 08:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Aski da, ez dugu hildako gehiagorik nahi!" aldarrikatuz egin dute Aiaraldeko Ernai erakundeko kide batzuek: euren buruari margo gorria bota diote enpresaren atarian, elkarri lotuta zeudela.

Heriotza salatzeko egindaok elkarretaratze baten ostean joan dira lantegiko sarrerara eta kateatu egin dira. Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu ditu, Aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez.

Ernairen esanetan lan-prekarietatearen ondorioz hil da langile hori. Asteartean jazo zen heriotza, antza denez, bero-kolpe baten ondorioz hil zen 59 urteko behargina Tubacexek azpikontrataturik zegoen. Uztailaren 4ean beste gazte bat hil zen Laudioko plantan.

Aiaraldea.eus-ek asteazkeneko elkarretaratze eta salaketen bideoa egin du.

 


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.