Tubacex taldeko kaleratuen epaiketak ekainaren 21ean eta 22an izango dira

  • Ekainaren 21ean TTI enpresako kaleratzeen epaiketa egingo da eta hurrengo egunean Aceralavakoa.


2021eko maiatzaren 26an - 09:15
BIlbon izango dira epaiketak eta han hainbat aldiz mobilizatu dira langileak (Argazkia: Aiaraldea.eus)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilboko epaitegiek hartuko dituzte ekainean Tubacex taldeko kaleratzeek eragindako epaiketak. Printzipioz, TTI enpresako espedientea epaituko da hilaren 21ean eta hurrengo egunean, aldiz, Aceralavakoa landuko du epaileak.

Data garrantzitsuak dira, duda gabe, lan gatazkaren norabidea aldatu dezaketelako. Baina, printzipioz, aintzat hartu beharra dago epe motzean ez dutela zertan eraginik izan greban.

Ostiralean gainditu zuten Tubacexeko langileek 100 eguneko lanuztea, baina sindikatuek zein enpresak iragarri dute helegitea jarriko dutela epaia euren interesen kontrakoa bada. Hortaz, kaleratzeen ibilbidea zenbait hilabetez luzatu daiteke oraindik esparru legalean.

Epaiketek bat egingo dute denboran multinazionalaren akziodunen batzarrarekin. Iragan astean iragarri zuen zuzendaritzak ekainaren 23an duela bilera hori egiteko asmoa. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.