Trumpek bi astean erabakiko du Parisko Klimaren Akordiotik atera edo ez

  • AEBetako lehendakari Donald Trumpek bi asteren bueltan erabakiko du Parisko Akordioan jarraitu edo ez; esan du akordio “justu” bat nahi duela.


2017ko maiatzaren 2an - 09:55
AEBetako lehendakari Donald Trump. AEBetako lehendakari Donald Trump.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bere gobernuak ehun egun bete dituela ospatzeko ekitaldian egin du iragarpena. Hauteskunde kanpainan aldaketa klimatikoaren egiatasuna ezbaian jarri zuen, eta baieztatu zuen ingurumen araudiek hazkunde ekonomikoa ito eta lanpostuen galeraren erantzuleak direla. Ingurumena Babesteko Agentziaren buru Scott Pruittek apirilaren 14an egindako adierazpenetan akordioetatik ateratzearen alde egin zuen.

Trumpek erantsi du Parisko Akordioa “ez dela justua”, AEBek Txinak, Indiak edota Errusiak baino ordainketa ekonomiko handiagoak egin behar dituztelako. “Justiziarekin tratatuak izan nahi dugu”, adierazi du.

Parisko Akordioa mugarria da klima aldaketaren kontrako borrokan, 200 herrialdek sinatu baitute, horien artean AEBek eta Txinak, munduko bi herrialde kutsatzaileenak.

Trumpek deklarazio horiek egindako egun berean ingurumenaren aldeko manifestazioak egin dituzte AEBetako hainbat hiritan. Aurreko astean bertan, herrialdeko kostetan petrolio esplorazioak egiteko debekua berrikusteko agindu du, tartean Artikoan eta Mexikoko Golkoan.


Parisko Hitzarmena kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.