BC3, Basque Centre for Climate Change ikerketa-zentroko zuzendari zientifikoa da urtarrilaz geroztik. Hein handi batean Parisko COP21 gailurrean hartutako erabakiek ezaugarrituko dute zientzialarien lana klima aldaketaren alorrean, Sanzen aurkezpenean ondo nabarmendu zutenez. Eta Valentzian (1963) jaiotako biologo honi ez zaio eskarmenturik falta nazioarteko akordioen alorrean, azken urteetako COP gehienetan parte hartu baitu. Iazko abenduan egindakoaz galdezka hasi dugu elkarrizketa.
Paris osteko aroan BC3 zentroa zuzentzea izango da zure zeregina. Zeintzuk dira aro horren ezaugarriak? Alegia, zer ekarriko digu Parisko Hitzarmenak?
Parisek kontzientzia bat definitu du, bai klima aldaketaren zergatiak bai haren ondorioak herrialde guztien kontua direla, eta denoi dagokigula zerbait egitea. Gobernuek ez dute konpromiso zehatzik adostu, konpromisoak hartzeko konpromisoa baizik. Baita horiek modu gardenean eta aldiro jakinaraztekoa ere, eta jakinarazpen bakoitzean helburu handinahiagoak ezartzekoa. “Konpromisoa hartzen dugu” esateko modu bigunago bat da, Kyotoko Protokoloak ezartzen zituen helburu oso zurrunetatik –baina herrialde garatuentzat besterik ez– aldentzen dena. Parisen, halaber, aitortu egin da herrialde batzuk dagoeneko jasaten ari direla klima aldaketaren ondorioak. Baina nire ustez, norberak hartuko dituen konpromisoak jakinarazteko ezarri den mekanismoa da aurrerapausorik handiena.
Baina ez da mekanismo hertsagarririk ezarri konpromisook betearazteko.
Horrelako mekanismo bat eduki dugu: Kyotoko Protokoloa. Eta ez dugu askorik aurreratu, hertsagarria izateak helburu apalak jartzera eraman gintuelako. Gainera, helburu horiek betetzeko antolatu zen parafernalia oso konplikatua zen, eta bestalde, kasu askotan ez da borondate politikorik izan: batzuek ez zuten sinatu, beste batzuk atera egin dira... Lorpen batzuk izan dira, baina kuantitatiboki Kyotoren emaitza apala izan da. Parisek beste era bateko prozesua abiarazi nahi du. Kyoto eta Paris bitartean asko handitu da arazoarekiko kontzientzia, klima aldaketaren inpaktuen froga gehiago dugulako; aldi berean, askoz gehiago dakigu hari aurre egiteko erabil ditzakegun tresnez. Orain ikusteko dago zein den benetako borondatea. Paris aurretik estatu bakoitzak bidali zituen konpromisoak ez dira nahikoa, anbizioa handitu dadin bultzatzen jarraitu behar da.
Bultzatu bai, baina behartu ez...
Esan izan da Parisko Hitzarmena ez dela legalki loteslea, eta bada. Loteslea da bertan jasota dauden betebeharrekiko: konpromisoen berri ematea, eta gero eta helburu zorrotzagoak ezartzea. Kyotorekiko duen aldea da Parisek ez duela konpromiso absoluturik ezartzen aldez aurretik. Nolanahi ere, Kyotoko Protokoloa hor dago oraindik. Une honetan berresteke du bigarren konpromiso aldia. Gutxieneko estatu kopuru batek berretsiz gero, estatu horiek Kyotoko bidea jarrai dezakete, Pariskoaz gain.
Berandu gabiltza? Parisen hartu den akordio globala Kopenhageko gailurrean hartzekoa zen, 2009an.
Klima aldaketaren aurka borrokatzeak aldaketa sakona eskatzen du ekonomiaren egituretan, eta hori ez da egun batetik bestera lortzen, hausnarketa prozesu handia behar da. Uste dut klima aldaketak dakarkigun larrialdia azkartzen ari dela bestela ere beharrezkoa den prozesu hori. Eta beharrezkoa dela diot besteak beste gure baliabideak mugatuak direlako.
Parisek indartu du klima aldaketa denon ardura delako ideia, diozunez. Baina garapen bidean dauden herrialdeek aberatsei esan diete: borroka honetan buru-belarri sartu behar bagara, lagundu egiguzue aldi berean gure garapena ez moteltzen.
Hori izan da UNFCCCn (Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Esparrua) egon den eztabaidarik handienetakoa, 1992an sortu zenetik. Lehen unetik, konbentzioaren zutabeetako bat da erantzukizun komun baina bereizitakoen printzipioa [denek dute ardura baina ez maila berean], kontua da ordutik hona bi aldeen arteko muga lausotu egin dela; ekonomia emergenteak, esaterako, bi blokeen artean daude orain. Ekonomia horiek saiatu dira erantzukizunen jatorrizko banaketa errespeta zedin; herrialde garatuenek aldiz, lausotu nahi zuten. Eta Parisek mantendu du bereizketa, baina ez hain erabatekoa. Erantzukizuna orain, Kyoton ez bezala, estatu bakoitzarena da.
Mundu mailako kanpaina batek eskatzen du erregai fosilen erreserba ezagunen %80 lurpean uzteko, klima hondamendi bat eragozteko. Zer iritzi duzu?
Posible bada, ez zait ideia txarra iruditzen. Ikusi beharko litzateke energia nahikoa sortzeko bestelako biderik ba ote dugun. Eta balantzak alde batera edo bestera egitea eragin dezaketen elementuak ager daitezke datozen urteotan. Demagun, esaterako, fusio nuklearra operatiboa izatea lortzen dela; errazagoa litzateke erregai fosilak lurpean uztea.
Ekonomiaren erabateko deskarbonizaziora iritsi gintezkeela uste duzu? Berotegi efektuko gasik batere ez isurtzera, alegia.
Uste dut baietz. Batez ere, erregai finituez ari garelako.
BC3ko ikerketa ildoetako bat klima aldaketak giza osasunean eduki ditzakeen inpaktuei buruzkoa da. Zer inpaktu dira horiek?
Azkenaldian gizartean eta osasun sistemetan kezka gehien eragiten duen gaietako bat bero boladak dira. Beste arazo bat da zenbait gaixotasunen bektoreak –animalia espezie batzuk, funtsean– gero eta eremu zabalagoetara hedatzea. Osasungintzak kontuan hartu behar ditu erronka berri horiek, eta egokitu. Beste inpaktu bat elikagai ekoizpenaren gainekoa da. Afrikan, esaterako, oso denbora tarte estua daukate haziak ereiteko, uzta ona lortu nahi badute. Klima aldaketaren ondorioz tarte horiek aldatzen ari dira; aldaketa ez da berez onerako ez txarrerako, baina nekazari askok ez dute haren berri. Betiko eran ereiten jarraitzen dute, eta uzta eskasagoak dituzte. Gaur egun proiektu asko dago nekazari horiei egokitzen laguntzeko.
Ez dakit Naomi Kleinen azken liburua (This changes everything, Honek dena aldatzen du) irakurri duzun. Ematen duen mezu nagusietakoa hau da: gutxi gorabehera denbora berdina daramagu batetik klima aldaketari aurre egiteko gailurrak antolatzen eta bestetik nazioarteko merkataritza globalizatzen. Klimaren gailurretan hartzen diren erabakiak eta Munduko Merkataritzaren Antolakundeak (MMA) hartzen dituenak kontrajarriak izaten dira maiz, baina beti MMArenak gailentzen dira. Bat zatoz?
Eztabaida bakoitza bere bidetik badoa horrelakoak gertatzen dira, eta esan beharrik ez dago zer nolako eragina duen MMAk. Ikusi izan da UNFCCCn, merkataritzari eragiten dioten zenbait alderdiz eztabaidatu denean, herrialde batzuek negoziazioak blokeatu dituztela.
Jai dugu klima aldaketaren alorreko ahaleginei halako oztopoak jarriz gero.
Oztopoak oztopo, aurrera egin da. Eta uste dut oztopo horiek gero eta txikiagoak izango direla gero eta sentsibilizazio handiagoa egongo delako. Are gehiago, gero eta agerikoagoa izango da klima aldaketak nazioarteko merkataritzari ere kalte egin diezaiokeela. Lehen esan dudan bezala, klima aldaketaren neurriko erronka baten aurrean eredu ekonomikoaren aldaketa larria behar da, eta horrek denbora behar du. Sarritan, aurrerapauso txiki askoren ostean, jauzi handia etortzen da, ez jakin noiz. Klima aldaketaren arriskua batzuen uzkurkeria gainditzeko bezain agerikoa denean, aurrerapauso handiak ikusiko ditugu. Bestalde, uste dut konpainia handi asko gero eta sentiberagoak direla arazoarekiko; batzuek neurriak hartzeko konpromisoa agertu dute.
Eta nork egin behar du konpromiso horien jarraipena? UNFCCCk?
UNFCCCk ezin du, ez da bere funtzioa. Egitekotan, gobernuek eurek. Barne araudien bitartez, gardentasun handiagoa egotea sustatu dezakete, etiketatzearen bitartez esaterako; adierazi dadila garbi zein den kontsumo artikulu bakoitzaren jatorria, zer klima-inpaktu izan duen hura ekoizteak… Baina UNFCCCk ezin du sektore pribatua arautu. Bestalde, konpainia pribatuek ere parte hartzen dute klimaren gailurretan, elkarrekintza gero eta handiagoa da. Leporatzen zaie ematen dituzten urrats positiboek beren irudia zuritzea beste helbururik ez dutela, baina tira, egin egiten badituzte, ongietorria emango diegu.
Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]
Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.