Hainbat hausturarekin, larri dago ospitalean trenak harrapatutako Mozal Legearen aurkako ekintzailea

  • Usurbilgo tren geltokian, 14:05ean Mozal Legearen aurkako ekintza batean, larri zauritu bat izan da, trenak kolpatu ostean. Ospitalean dago, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan 48 ordu egingo ditu ARGIAk jakin ahal izan duenez. Lehen azterketen arabera, ondorengoa da egoera: femurra hautsita, pelbisa hautsita, orno bat fisuratua, saihets-hezurrarekin birika ukitua eta buruan kolpea. Kontziente dago zauritua.


2017ko maiatzaren 13an - 14:45

Trena Usurbilgo geltokira heldu denean, Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea "EAJ, Mozal Legeari ez" zioen mezua pintatzen hasi dira trenaren albo batean.

Trena geltokian geldi mantentzeko asmoz, M.G. inizialak dituen donostiarra trenaren aurrean jarri da puxika laranja batekin, geldi mantentzeko esanez. Trena berriz abiatu eta aurrean jarri den pertsona zauritu du, lurrera botaz.

Lekukoen arabera, shock egoeran geratu da. Odola zuen buruan, eta hanka batean kolpe handiarekin. Ekintza egiten ari ziren hainbat kide bera laguntzen geratu dira eta anbulantzia joan da bertara.

Makinistak dio ez duela ekintzailea ikusi

Ekintzailea harrapatu duen treneko gidariak ez du hura aurrean jarri zaionik ikusi. "Zumaiaraino joan da, eta han esan diote zer gertatu den", ARGIAri gidariaren lankide eta Euskotreneko makinista batek adierazi dionez. "Grafitero batzuk pintaketak egiten hasi zaizkiola eta jendea jaistean aurrera egin duela esan dienean lankideei, haiek esan diote pertsona bat aurrean harrapatu duela. Makinistak ez du ikusi aurrean jarri zaion ekintzailea. Antsietate krisiak eman dio eta erreleboa eman diote", adierazi dio ARGIAri makinistaren lankide batek.

"Trena altu dago eta 0 metrotik 3 edo 4 metro bitarteko espazioa ez dugu kabinatik ikusten. Bisibilitate arazoak ditugu gertukoarekin, aurrera begiratzeko eginak baitaude trenok. 5 metro ingurutik aurrera jarri izan balitz, ikusiko zukeen, baina gure perspektibatik ez dugu gertukoa ikusten".

EAJri Mozal Legea ez aplikatzeko eskatuz

Eleak Libre-tik EAJri Mozal Legea ez aplikatzeko eskatuz pintaketa egiten ari ziren. 2016ko ekainaren 22an Eusko Legebiltzarrak aipatu legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu arren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak emandako azken datu ofizialen arabera, 8.087aldiz aplikatu du Ertzaintzak, 2015eko apiriletik 2016ko abendura. ARGIAk egindako infografia segidan.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude