Trebiñu Araban integratzearen aldeko mozio bat onartu du Arabako Batzar Nagusiak

  • Trebiñu eta Argantzu udalen Arabarako ​​integrazioa "mugagabean atzeratu ez dadin" galdetzeko mozioa adostu dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekinek.


2025eko maiatzaren 15ean - 07:50
Trebiñu Araba da kolektiboaren elkarretaratze bat.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoko hastapenetan egin zuten agerraldia Trebiñuko zinegotzi Yolanda Urarte eta David Dulantok, eta Trebiñu Araban sartzeko bidearen alde lan egitea eskatu zieten alderdi politikoei. Herritarrek hamaika arazori aurre egin behar izaten dietela salaturik, zerbitzu publikoak "berdintasunez" eskuratzeko eskubidea aldarrikatu zuten, zehaztuta horretarako Araban erroldatu behar direla.

Martxoaren 14an iritsi zaie erantzun politikoa: Arabako Batzar Nagusia Trebiñu eta Argantzun herriak Araban integratzearen alde agertu da. EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekinek babestu dute eskaera.

EH Bilduko Arabako gobernu foralaren bozeramaile Eva López de Arroyabek ondoko adierazi du: "Trebiñuk mapan egon behar du: osasun mapan, eskola mapan, unibertsitate mapan, nekazaritza mapan ere bai, eta noski, mapa sozialean, bestela oinarrizko eskubideak ukatuko baititugu, besteak beste, pertenentzia eskubidea". Bozketa horrekin irekitako "aukera historikoa" baliatzeko deia egin du EH Bilduren bozeramaileak.

Bere aldetik, EAJko Ramiro Gonzálezek ondokoa adierazi du: "Ospatzen dugu jarrera hori argi eta garbi adieraztea eta trebiñarren borondate demokratikoa erabat errespetatzea. Arabako Foru Aldundiak erantzukizunez lan egiten jarraituko du, elkarrizketa instituzionalarekin, eta beti herritarrak erdigunean egonda. Burgosko Diputazioarekin egindako akordioak enklabeko pertsonen bizitza hobetzeko balio izan du, baina ez da inoiz helburu bat izan, ezta izango ere. Bada garaia denbora-esparru horrek aurrera egin dezan egoera anakronikoa gaindituko duen behin betiko konponbide baterantz".

Onartutako mozioaren kopia bat bidaliko zaie eskudunak diren erakundeei –diputatuen Kongresuari, Lakuako Gobernuari, Gaztela eta Leongo Eskualde Gobernuari eta Burgosko Diputazioari–.

Duela 27 urte, erreferendum bidez Trebiñuko bizilagunen gehiengo zabal batek egin zuen Araban sartzearen alde. 11 urte bete dira aurten Arabako Batzar Nagusiak Trebiñu Araban sartzearen aldeko azken mozioa onartu zuenetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Araba
2025eko abenduaren 8
Tranbian

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!