Tratatu gabeko 5.000 milioi litro ur isuri ziren 2017an Zadorra ibaira

  • AMVISA udal enpesa pribatuak aurkeztutako memoriaren datuek berretsi dute Zadorrako ura lindanoarekin kutsatuta dagoela

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 13an - 10:23

Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA) udal enpesa pribatuak 2017.urteko memoria aurkeztu du. Datu guztien artean, esangurastuena eta larriena Zadorra ibaikoa da: urte batean tratatu gabeko 5.000 milioi litro ur isuri ziren Gasteiztik pasatzen den ibaira.

Hori gutxi balitz, argi geratu da Zadorrako urak lindanoarekin kutsatuta daudela. Urteak dira pestizida gisara erabili izan den substantzia toxiko eta arriskutsua ibaian aurkitu zutela. Zehazki, 2013an aurkitu zituzten aurreneko arrastoak. Ordutik, arauz kanpoko lindano kantitatea aurkitu dute uretan, ibaiak emari handia duenean izan ezik.

Hainbat ikerketen arabera, Bizkaiko lantegietatik Gasteizera lekualdatutako lindano hondakinak dira egun Zadorrako urak kutsatzen dituztenak. Lindanoa ekoizten zuten hiru fabrika izan ziren Bizkaian 1950 eta 1990 urteen artean: Barakaldon, Erandion eta Zornotzan. Orotara, ia 100.000 tona hondakin sortu zituzten hiruren artean.

Hondakinak Gasteizera iritsi ziren, ordea, Gardelegiko zabortegira. Oraindik argitu gabe dago nola eta noiz. 2015. urtean jakin zuten udal zabortegian dauden hondakinek eragina dela ibaiaren gaur egungo kutsadura. Hala erakutsi zuten Eusko Jaurlaritzak eta Ebroko Ur Konfederazioak isurien jatorria aurkitzeko egindako ikuskaritzek.

Gardelegiko zigilatu gabeko eremuetako lixibiatuak daude kutsatuta: hau da, zabortegian metatuta dauden hondakinak zeharkatzen dituzten lur azpiko likidoak. Likido horiek usteltzen ari diren hondakinek sortutako materia garraiatzen dute. Lixibatu edo likido horiek Krispiñako araztegira joaten dira zuzenean, tratatu gabe, saneamendu sarearen bitartez. Eta araztegitik pasatuta, ur hori ibaira doa gero.

Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ibaiak
2024-05-23 | Estitxu Eizagirre
“Presen erruz ibaiak guztiz zatituta daude”

Arturo Elosegi biologian katedraduna da, Ibai Ekologia ikerketa taldeko kidea eta unibertsitateko irakaslea. Egonarria saioan Eli Pagolarekin mintzatu da ibaiek duten garrantziaz, izan ere, ura garbitzeko gaitasun handia dute eta mundu mailan ekosistema dibertsoenetakoak dira... [+]


Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek

Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


2023-02-09 | Estitxu Eizagirre
“Ta argiya iñ zan” emanaldia
Energiaren dilemak Urumea ibai barrutik

Ibai ondoan bizi dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Eli Pagola Apezetxea. Zentral hidroelektrikoekiko jakinminari tiraka hasita ikerketa eta zinema uztartzen dituen arte esperientzia prestatzen ari dira, Hernaniko Sormen Bekari esker: arte ikerketa honetan, harremanetan... [+]


Isurketa berria jazo da Nerbioi ibaian, Aiarako Markijana auzoan

Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko.


Animaliak hilik agertzen ari dira Urumea ibaian

Donostiako Urumea ibaian zer gertatzen ari den argitu beharra dagoela salatu du Eguzki elkarte ekologistak. Hilik aurkitutako animaliak hegaztiak izateaz gain aingirak ere badira, neurri guztietakoak.


2022-08-25 | ARGIA
Hiltegi batek Urola ibaira odola isuri duela salatu du Eguzkik

Asteazken goizean isurketa kutsakor baten berri eman du Eguzkik Urola ibaian, Zestoako Iraeta auzoan. Isurketatik metro gutxira dagoen hiltegian jarri du fokua talde ekologistak.


Alemanian merkantzien garraioa arriskuan jarri du Rhin ibaiko lehorteak

Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da garraioari dagokionez, baina ur-maila baxuak itsasontzien pasabidea zaildu egin du. Alemaniako hainbat fabrikak haien produkzioa gutxitu edo gelditu beharko dute merkantzia faltagatik. Aditu batzuen arabera, baliteke Europako lehen... [+]


2022-06-16 | Reyes Ilintxeta
Belen Ausejo. Ur biziaren zalea
“Presa handiak eta urtegi erraldoiak nekazaritzarako ezinbestekoak direla hidromito bat da”

Murillotik Aragoi ibaia pasatzen da eta bere uretan murgiltzea maite izan du beti. Amuarraina deitzen zioten txikitan herrian. Ura eta naturarekiko pasioak bultzatuta, hainbat kolektibotan parte hartu du. Orain Urbizirekin ari da lanean eta beste hamahiru talde ekologistarekin... [+]


Deba eta Zumaia arteko flyscha garbitzeko deia egin du Geoparkeak

Labarretan pilatutako plastiko eta hondakinak bildu eta flyscha garbitzeko goiz pasa egingo du Mutriku, Deba eta Zumaiako euskal kostaldean dagoen Geoparkeak igande honetan. Ekintza hori, Europako Geoparkeen Astearen barruan programaturiko egitarauaren baitan antolatu dute.


2021-12-07 | ARGIA
Bidasoa ibaiaren inoizko garbiketarik handienean, ehunka boluntario mobilizatu nahi dituzte

Lesakan hasi eta Hondarribiraino, Bidasoa ibaian pilaturiko hondakinak biltzea helburu duen garbiketa erraldoia antolatu du Recicla-Birziklatu elkarteak. 40 bat lagun arituko dira antolaketan eta ehunka boluntario lortu nahi dituzte zaborra jasotzeko. Lesaka, Bera, Biriatu,... [+]


2021-12-06 | Leire Artola Arin
Eguzkik ohartarazi du ibaiak “garbitzea” ez dela uholdeak saihesteko irtenbidea

Euriteen ondorioz ibaiek ezinbestean gainezka egiten dutela gogorarazi du talde ekologistak, prozesu naturala delako. Gomendatu dute inguru horietan ez eraikitzeko eta ibaien ibilgua desbideratzen duten proiektuak ez egiteko. Barakaldoko Gorostiza eremuaren uholde-arriskuaz... [+]


Eguneraketa berriak daude