Tiroz hil dute ustelkeria ikertzen ari zen kazetari bat Eslovakian

  • Ján Kuciak 27 urteko kazetari eslovakiarra eta bere emaztea tiroz hilda aurkitu zituzten Bratislavako beraien etxean, astelehenean herrialdeko agintariek jakinarazi zutenez. Ehunka lagun atera dira kalera hilketaren aurka.

Jána Kuciak kazetaria eta bere hilketaren aurkako protestak Eslovakian (Arg: cas.sk)

2018ko martxoaren 02an - 11:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Frogatzen bada biktimaren heriotzak bere lanbidearekin zerikusia izan duela, Eslovakiako demokrazian aurrekaririk gabeko prentsa askatasunaren aurkako erasoa litzateke”, esan du Rober Fico herrialdeko Lehen Ministroak.

Kuciak-ek Aktuality.sk atarian egiten zuen lan, non zerga-ihesa ikertzen zuen batik bat. Bere azkeneko artikuluan Bratislavako luxuzko apartamentuekin lotutako bost konpainiaren transakzio susmagarrien berri eman zuen.

Independent hedabideak jaso duenez, litekeena da mafia italiarrak kazetariaren heriotzarekin lotura izatea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude