Tentsioa ikasleen eta segurtasun zaintzaileen artean Leioako Campusean

  • Beste hainbatetan bezala, EHUko ikasleek segurtasun indarren presentzia salatu dute. Oraingoan baina, tentsioa izan da, ikasleetako batek botila bat jaurti duela eta segurtasun zaintzaileek ikaslea identifikatu nahi izan dutenean. Leioatik!-ek egin du jarraipena.


2018ko urriaren 31n - 16:19
Elkarretaratze bateko irudia / Argazkia: @Leioatik
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez da lehen aldia Leioako Gizarte eta Komunikazio Fakultateko ikasleek segurtasun indarren gehiegizko presentzia salatzen dutena. Ikasturte honetan, sarri manifestatu izan dira, eta sinadura bilketa bat ere egin zuten. Gaurkoan baina, aurrekoetan ez bezala erantzun dute segurtasun zaintzaileek.

Fakultateko Gune Askea-n –ikasleen gunean– Ertzaintzari deitzeko mehatxua egin dute segurtasuneko langileek, hala adierazi dute Leioatik! ikasle proiektu komunikatiboko kideek. Ondoren, autobusean ere zenbait tira-bira izan dira.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Eguneraketa berriak daude