Telefono mugikorrak zelatatuko dituzte zortzi egunez, Espainiako estatistika institutuarentzat datuak biltzeko

  • Espainiako estatistika institutuak (INE) ikerketa bat egiteko erabiliko ditu datuak, herritarren desplazamenduak aztertu asmoz. Norbanakoek egunerokoan, jai egunetan eta landa eremuetan egiten dituzten desplazamenduak ezagutu nahi dituzte.


2019ko urriaren 29an - 12:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europako telefono operadore nagusiekin akordioa egin du INEk: operadoreek bezeroen telefonoen jarraipena egingo dute zortzi egunez, eta bildutako eta prozesatutako datuak INEri eskainiko dizkiote, telefono erabiltzaileen mugikortasun ohituren gainean ikerketa egin dezan.

Espainiako Estatuko Orange, Movistar eta Vodafone konpainiek datu bilketan kolaboratuko dute. INEk jasoko dituen datuak anonimoak direla adierazi dute: erabiltzaileen kokapenaren gaineko informazioa bistaratuko da, baina ez telefonoaren titularraren gaineko daturik. Datu horiekin norbanakoen mugikortasun joerak ikertuko dituzte.

Datuak azaroaren 18tik 21ra arteko lau lanegunetan, eta azaroaren 24ko eta abenduaren 25eko jai egunetan jasoko dituzte aurten; eta datorren urteko 2020ko ekainaren 20an eta abuztuaren 15ean ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikorrak
2025-06-25
Teknologia
OSHW

Eguneraketa berriak daude