Datozen hilabeteetan Espainiako poliziak taser arma elektrikoak erabiltzen hasiko dira; Espainiako Barne Ministerioak 1.000 arma elektriko erosi ditu, eta laster hasiko da horiek komisaldegietan banatzen.
SUP Espainiako poliziaren sindikatuak urteak zeramatzan barne-ministerioari taser armak eskatzen, eta azkenean 2019an iritsiko dira komisaldegietara. Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrek eta Espainiako Estatuko 200 polizia lokalek baina gehiagok taserrak zituztela zioten Espainiako polizia nazionalek, eta beraiek ere lanerako behar zituztela argudiatuz arma elektrikoak lortu dituzte.
Urteetako lana ebaluatu du SUP sindikatuak, eta ondorioetariko bat “arma elektrikoen beharra” izan da, interbentzioetan “funtzionarioen eta hiritarren segurtasuna” bermatzeko. “Espero dugu denbora igaro ahala mila pistola beharrean 20.000 edukitzea. Ia 25.000 polizia lanean daudela kontuan izan behar dugu, eta garrantzitsua da horietako bakoitzak bat eskura edukitzea”, adierazi du SUP sindikatuak.
Público hedabide espainiarrak jakin duenaren arabera, Barne Ministroak epe ertain batera ez du ikusten Guardia Zibila taserrak erabiltzen hastea.
Arma “ez hilgarriek” hildakoak
Taser arma elektrikoek deskarga jasotzen dutenengan duen eragina eztabaidarako gai izan da urteetan mundu osoan, AEBetan batez ere. Izan ere, AEBetan aspalditik dituzte taser armak poliziek, eta nahiz eta arma “ez hilgarri” gisa sailkatu, ehundaka pertsona hil dira arma honen erabilera dela eta. BBC Mundok 2013an egindako erreportajearen arabera, 2001 eta 2012 urteen artean 500 pertsona baino gehiago hil ziren AEBetan arma honekin egindako interbentzioak zirela eta.
“Taser batek bat-bateko heriotza eragin dezakeela dudarik ez dago. Hori guztiz argi dago”, zioen Douglas P. Zipes kardiologo eta ikertzaileak BBC Mundorekin elkarrizketan, taser armen inguruan hizketan.
Hego Euskal Herri “elektrikoa”
Ertzaintzak 2008tik ditu taser arma elektrikoak, baina 2018an erabili zuten lehenengoz Bizkorrek, interbentzio azkarrerako talde bereziak. Euskal Autonomia Erkidegoan eguneroko interbentzio gutxi egiten ditu Espainiako Poliziak, baina Nafarroan eskumen gehiago ditu; beraz, aurreikusi daiteke Espainiako poliziek Nafarroan gehiago erabili ahal izatea.
Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.