TaPuntu kooperatibak Biziberritu proiektua lagunduko du urtebetez

  • TaPuntu kooperatibak bi urtez behin proiektu bat saritzen du eta sustatzaileek urtebetez haien egitasmoan aurrera egiteko baliabideak jasotzen dituzte. 2021-2022 aldiko irabazlea Biziberritu da. Larraitz Esnaola eta Alexander Barandiaran sustatzaileen helburu nagusia enpresetako material soberakina eta material akasduna berrerabili eta hezkuntza munduaren esku jartzea da. Sariketaren laguntzaileak dira ARGIA eta PuntuEUS Fundazioa.


2021eko urriaren 29an - 14:38
Azken eguneraketa: 16:39
Larraitz Esnaola eta Alexander Barandiaran 'Esperimentazioan sakonduz biziberritu' (Hik Hasi) liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Hik Hasi.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hiru proiektu finalisten artean aukeratu dute Biziberritu. Beste biak Mauritania-Euskadi soziokultura elkartea eta Iñurri minbiziaren aurkako elkartea izan dira.

Biziberrituren helburua enpresetako material soberakina eta material akasduna berrerabili eta hezkuntza munduaren esku jartzea da. Hari horri tiraka, hezkuntzako profesionalei aholkularitza ematen diete, material horren erabilpen aukerei buruz hausnartzeko bidea egiten diete. Esperimentazioari eta sormenari ateak zabaltzea proposatzen dute. Sustatzaileen ustez, proiektua gizartearentzat oso garrantzitsua da, jasangarritasunari heltzeko eta enpresetako hondakinak berrerabiltzeko apustua egiten dutelako.

Biziberritu egitasmoak batik bat kanpora begira ikusgaitasuna lortzeko laguntza beharko luke ondoko eremuetan: sare sozialak, logoa, izena, publizitatea, komunikazioa, diseinua, txantiloiak eta dokumentuen itsura bateratua. TaPuntu kooperatibak horretan lagunduko die.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Kooperatibak kanalean gehiago
2025eko uztailaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...