Sustrai Colina lehena Irungo saioan eta bertsolari guztiak Durangora begira

  • Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa jokatu dute azaroaren 5ean Irunen. Ficoba erakustazokan 2.510 entzule elkartu dira entzutera, eta Sustrai Colinak lortu du saioko puntu gehien. Datorren larunbatean Durangon jokatuko da finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa, eta hor erabakiko da zein 18 bertsolarik kantatuko duten bigarren itzulian eta bakoitzak zenbat puntuko jauzia egin beharko duen finalean sartzeko.

Argazkia: Gari Garaialde /XDZ.

2022ko azaroaren 07an - 06:52

Honela geratu dira puntuaketak saioaren ostean: Sustrai Colinak 710 puntu jaso ditu, Nerea Ibarzabalek 673, Jone Uriak 660,5, Miren Artetxek 644,5, Maddalen Arzallusek 635 eta Ane Labakak 631,5.

Saio horretako bertsoak bertsoa.eus webgunean ikus daitezke.

Nola doa sailkapen taula bigarren itzuliari eta finalari begira?

Hemen ikus daiteke sailkapen taula osorik. 24 bertsolari ari dira parte hartzen finalaurrekoetan, eta horietatik 18k kantatuko dute bigarren itzulian, eta taulako azken sei bertsolariek hemen amaituko dute txapelketa.

Finalerako, finalaurrekoen bi itzulietako saioetan egiten diren puntuak batu egingo dira. Beraz, lehen finalaurrekoan ateratzen dituzten puntuak erabakiorrak zaizkio bertsolari bakoitzari, bai bigarren itzulian kantatzeko, baina baita finalean sartzeko dituen aukerak handitzeko.

Oraingoz, honela dago finalaurrekoen taula: lehen postuetan eta 700 puntutik gora daude Elizondoko saioan kantatu zuten Alaia Martin (729,5 puntu) eta Joanes Illarregi (711), eta Irungo saioan kantatu zuen Sustrai Colina (710). Ondorengo multzoan daude Donibane Garazin kantatu zuten Oihana Iguaran (688,5) eta Amets Arzallus (688). Hirugarren multzoan daude Elizondon kantatu zuen Agin Laburu (677) eta Irunen bigarren egin zuen Nerea Ibarzabal (673). Finalaurrekoetako itzuliko azken saioa jokatzea falta delarik, Nerea Ibarzabald da taulan zazpigarren ageri dena: zazpi dira finalera sailkatuko direnak, egungo txapeldun Maialen Lujanbiorekin Iruñean egun handian kantatzeko.

Taulan zortzigarrenetik hamabigarrenerako postuetan dauden bertsolariak dira Jone Uria (660,5), Unai Agirre (652,5), Miren Artetxe (644,5), Onintza Enbeita (639,5) eta Maddalen Arzallus (635).

Lehen hamabi hauek ziurtatuta dute bigarren itzulian kantatzeko txartela. Azken saioa jokatzea falta delarik, saio horretako puntuazioari adi egongo dira oraingoz taulan 13. postutik 18.era dauden bertsolariak, bigarren itzulian kantatzeko aukera izango duten jakiteko: Ane Labaka (631,5), Nerea Elustondo (628), Iñaki Apalategi (623), Asier Azpiroz (616,5), Haritz Mujika (615) eta Aitor Etxebarriazarraga (612).

 

 

 

Irungo saioan kantatu zuten bertsolari guztiak. Argazki historikoa, bost emakume eta hiru lapurtar aritu baitziren. Argazkia: Gari Garaialde / XDZ.

 

 

 

Durangon erabakiko da dena, azaroaren 12an

Durangon jokatuko da finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa. Aurreko finalista Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendik saio horretan kantatuko dute lehen aldiz txapelketa honetan. Eta ondoan izango dituzte lehen fasean txartela eskuratu zuten Aitor Bizkarra, Eñaut Martikorena, Julio Soto eta Saioa Alkaiza.

Saio horretan erabakiko da zein diren finalaurrekoetarako bigarren itzulian kantatuko duten 12 bertsolariak, eta hamabi horietatik bakoitzak zenbateko jauzia egin beharko duen finalera sartzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2022-12-25 | Estitxu Eizagirre
Maialen Lujanbio txapeldun hirugarrenez
Biribil bezain zorrotz

Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo... [+]


Iruñeko finala eta borroka ederren ordua

Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.


Maialen Lujanbio Zugasti
"Aurten ez nuen baitezpada txapela irabazteko derrigortasun edo anbizioa sentitzen"

Euskal Herriko txapela lortu du hirugarrenez Maialen Lujanbiok abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean. Aldaketaz beteriko finala aipatu du jada txapelketako beterano denak, bai taldearen konposizio, bere sentsazio pertsonal eta lekuarengatik... [+]


Eguneraketa berriak daude