Suitzak iodo pilulak banatuko dizkie nuklearretatik 50 kilometrora bizi direnei

  • Zuricheko irakurle batek abisatu digu: "Guztioi etxera iodo tabletak banatuko dizkigute, zentral nuklear baten inguruko 50 kilometroen barruan gaudelako". Suitzako Gobernu federalak erabaki berria du nuklearren inguruko babes eremua 20 kilometroko radiotik 50era zabaltzea. Ondorioz, herritar bakoitzari, zentralen jabeek pagatuta, 12na pilula bidaliko zaizkio datorren udazkenean postaz.


2014ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zentralen inguruko 20 eta 50 kilometro barruko eremuak Suitzan. (Irudia: 24 Heures)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tages-Anzeiger egunkariak eman ditu xehetasun gehiago alemanez eta frantsesezko guneen artean Bluewinen leitu daiteke: "Comprimés d'iode à distribuer à 4,6 millions de citoyens".

Zentral nuklear batek erradioaktibitatea isurtzen duenean, inguruko populazioari iodoa banatu behar zaio istripuaren ondorengo 12 orduen barnean, isuri erradioaktiboetako batek, 131-Iodoak, tiroideetan eta gizakien beste zenbait ataletan ekarriko dituzten kalteak saihesteko. Suitzako agintariek argudiatu dute neurri berria ez dutela hartu Fukushimako istripuaren ostean Suitzako zentralen arriskua handiagotzat daukatelako, baizik eta 12 ordu kritiko horien barruan hainbeste jenderi iodoa banatzea ezinezkoa izango litzatekeelako. Hala ere, orain babes eremua 50 kilometrora zabaldurik, Zurich, Basilea eta Luzerna bezalako hirietako jendeei ere banatuko zaie. Irudi eta public relations aldetik ez zitzaien askorik gustatuko zentralen jabeei...

Greenpeace erakunde antinuklearreko arduradunek kritikatu dute neurria, iodo tabletak modu indiskriminatuan banatzea neurri kosmetikoa delakoan. Gerra Nuklearra Saihestearen aldeko Medikuen ordezkari Martin Walterrek argitu du iodo pilulek eragina daukatela zentral nuklearrek isuri ditzaketen 30 isotopo baino gehiagoren arteko bakar batentzako. "Horrelako pilula hartuz lortuko duzu tiroideko minbizirik ez izatea, baina ez leuzemia edo bestelako beste edozein kantzer hartzea".

24 Heures egunkariak urrian jakinarazi zuenez, joan den udan erabaki zuen Suitzan segurtasun nuklearraz okupatzen den erakunde publikoak Fukushimakoak ikusita ez zela aski zentralen inguruko 20 kilometroko babes eremuarekin, pilulak suitzar guztien etxeetan egon beharko luketela dagoenekoz. Baina hori egitea 20 milioi franko kostako litzatekeenez (16 milioi euro) asko eztabaidatu da ea nork egin beharko zuen pastillen erosketa eta banatzearen gastuen kargu.

Euskal Herrira etorrita, Suitzako neurria  hartu baleza Eusko Jaurlaritzak, Nuclenorrek pagaturik iodina pilulak banatu beharko lizkieke Santa Maria de Garoñatik 50 kilometro baino gutxiagora dagoen Gasteizko herritarrei


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak

Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]


Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude