SOS Arrazakeriako kide bati Nafarroako Parlamentura sartzea debekatu diote

  • Nafarroako Parlamentuko presidente Alberto Catalanek SOS Arrazakeriako kide bat kanporatu du. Kaleratutakoa Oinarrizko Errentaren Aldeko taldeko kide ere bada, eta eragile horretako lagun guztiei jarri zien azaroan Parlamentura sartzeko betoa.


2014ko urtarrilaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oinarrizko Errentaren Aldeko taldeko hainbat kide. Villahizán, eskuinean. (Arg: Noticiasdenavarra.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Etorkinak Osasunbidean baztertzearen inguruko lan-saioa zeukan SOS Arrazakeriako bozeramaile Beatriz Villahizánek hainbat parlamentarirekin batera. Aretoko ateak itxi zizkioten baina, aurretik kaleratua izan zela argudiatuta.

“Errespetu falta” da gertatukoa SOS Arrazakeriaren ustetan. “Adierazpen askatasunaren kontra egin, eta instituzio publikoetan parte hartzeko eskubidea urratzen du”, salatu du ohar baten bitartez.

Kanporatua protesta baketsua egiteagatik

Iragan azaroan ekintza baketsua burutu zuen Oinarrizko Errentaren Aldeko taldeak, Nafarroako Parlamentuak errentaren inguruko legea aldatu izana salatu asmoz. Orduan 500 euroko billete faltsuak bota zituzten, era sinbolikoan adierazteko Nafarroako Gobernuak dirua izan baduela, baina baliabiderik ez dutenei ez diela lagundu nahi.

Bertan izan zen Villahizán, eta geroztik ukatu diote Ganbaran egotea.


Nafarroako politika kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...