“Sorterrira itzultzeko erabakiarekin ate bat ireki nahi dugu”


2014ko maiatzaren 30ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Iheslariek egin zuten prentsaurrekoa Arrangoitzen. (Arg: Kazeta.info)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 22an Arrangoitzen egindako agerraldian euskal iheslariek publikoki plazaratu zuten kolektiboki sorterrira itzultzeko erabakia hartu zutela. Bi hilabete geroago, Ipar Euskal Herrian errefuxiatuak ziren zenbait iheslarik Hego Euskal Herrirako bidea hartu dute.

Urte asko etxetik urrun igaro ondoren sorterrira itzultzean hunkituak eta urduri sentitu direla esan dute Arrate Urrestik eta Xabier Arinek: “Sentimendu gazi-gozo bat izan dut itzultzean, Mutrikutik senarrarekin ihes egin nuelako eta bakarrik itzuli naizelako”, aipatu du Urrestik.

Jaioterriarekin duen lokarria familia izan dela adierazi du Arinek: “Gazte atera nintzen Ataundik, eta jende asko ez dut ezagutzen gaur egun”. Sorterrira itzulera beste modu batekoa izango zela esan du iheslari ohiak: “Gure ametsa amnistia oso batekin, presoak atera ondoren itzultzea zen”.

Arrangoitzen emandako pausoarekin ate bat ireki nahi dutela azaldu dute iheslari ohiek: “Arriskuz beteriko urrats ausarta eman dugu, eta horren jabe gara”.


Iheslariak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...