"Lur azpiko indarra ari gara sentitzen eta ez da gure asmakizuna"

  • Silvia Carrizo Zumaiako Malen Etxearen sortzailea da. Emakume migratzaileak biltzen dira, erabat etxeko eta zaintza langileak, internak deituak. M8 bezperan harrapatu genuen, ondoko herrian, Zestoan, haien taldearen berri ematen eta emakume zestoarrei grebarekin bat egiteko eskatzen.


2018ko martxoaren 08an - 08:19
Silvia Carrizo (beltzez erdian) eta elkarteko kideak Zumaian haien aldarrikapenak egiten. Argazkia: Malen Etxea.

Nola hartuko duzue parte greban, kontuan izanda taldeko kide gehienak interna lanean ari direla?

Hasteko, guk grebarako prestaketa lanak hiru herritan egin ditugu, Zumaian, Zestoan (migratzaileak bizi diren etxe bat baitaukagu) eta Donostian. Egia da, lanuzteen bidez ikusgaitasuna lortzea oso zaila izango dela emakume migratzaileentzat, baina baita edozein emakumerentzat ere. Nik uste dut greba honek duen balore handiena aurreko egunetakoa dela, prestaketa lanetan aritu gara eta hainbat ekintza egin da.

Joan den igandean Zumaian etxeko langileek antzerkia egin zuten. Gaur (martxoaren 7a) Zestoan gabiltza interna lana egiten duten emakumeen egoeraren berri ematen eta herriko emakumeei grebarako informazioa banatzen.

Greba hau inflexio puntua izan daitekeela iruditzen al zaizu?

2018ko martxoaren 8a garrantzitsua da. Nik urte asko dauzkat. Beijinen Emakumearen Mundu Biltzarra egin zen 1995ean eta hartaz gogoratu naiz M8a prestatzen ibili garenean. Orduan ez zegoen ezta internetik ere, saretzeko zailtasun handiak zeuden. Ni orduan deabruak pontxoa galdu zuen tokia baino urrutiago bizi nintzen Argentinan, 800 kilometroko bueltan hiru feminista izango ginen, eta jabetzen ginen Beijinen zerbait garrantzitsua ari zela gertatzen. Gure informazioa fax bidez bidali genuen hara.

30 urte eta gero gauza bera sentitzen ari gara. Martxoaren 8 honetan emakumeok badakigu zerbait aldatzen ari dela. Sareak ditugu gure artean, badakigu errefuxiatuen kanpamenduetan, Afrikan, Indian, Ameriketan, munduko txoko bakoitzean, gutxienez emakume batek besoko morea jarriko duela eta esango duela: “nazkatuta nago”. Zerbait aldatzen ari da eta sentitzen dugu. Lur azpiko indarra ari gara sentitzen eta ez da gure asmakizuna.

Nire lagunak elkarrizketa egiten ari garen momentu honetan herriko plazan daude. Lehenengo aldia da hainbeste ateratzen garela kalera, esatera, “hemen gaude”.

Afrófeminas aldizkari espainiarraren zuzendaritzak erabaki du greba babestu bai, baina ez dutela parte hartuko. Argudiatu dute emakume ez zuriek ikusezin izaten jarraitzen dutela bai hedabideetan, baita mugimendu feministan bertan ere.

Batetik, argi esan behar da aldizkariaren zuzendaritzaren iritzia dela hori. Horrek ez du esan nahi kolektibo guztiak berdin egingo duenik. Bestetik, egia da, ez gaude bisibilizatuak emakume ez zuriak eta migratzaileak. Baina non nahi dugu ikusaraziak izatea? Boterearen esku dauden hedabideetan agertu nahi dugu? Jakina, ez gara horietan agertuko. Mugimendu feministan? Mugimendu feminista denok gara, banago edo ez nago, mugimendukoa sentitzen naiz edo ez. Karibeko emakumeen sarean, Malen Etxean, honela esaten dugu: “Emakume migratzaileak, eskubideekin eta ikusgarri”. Dena dela, jarrera guztiak errespetatu behar dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude