Signal: mezularitza eta argazkigintza seguru eta pribatua, euskaraz

  • Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien arabera, erabilpen txikia du euskaldunon artean, baina hala ere, bi puntu azalduko ditugu bere alde: bat, euskaraz dago; eta bi, lagunik ez baduzu ere balio dezake zuk zeuk bakarrik erabiltzeko funtzio zehatz batean: argazkiak segurtasunez garbitu, metadatuak kentzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 19an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Signal instalatzeko, hemen duzu Google Playn. Jarraian, instalatzeko urratsetan, Android euskarazko baduzu mugikorrean, euskara agertuko zaizu aplikazioa. Hemen pantaila irudi batzuk:

Orain... baduzu kontakturik Signal daukatenik? ba haiekin komunikatu zaitezke txat egiten.

Nola aurkitu jendea Signalen? Jendeak erabiltzaile izena jakinaraz diezazuke, eta horrekin kontaktatu. Hemen dugu adibidez, kazetari bat (Dan Goodin) Interneteko segurtasun gaiak tratatzen dituena AEBetako erreferentziazko albistegi batean, Ars Technican. Hortaz, pentsa dezakegu Goodinek badakiela pixka bat komunikazio pribatu eta seguruez, eta hara nola aurkezten duen bere burua sareetan: DM me on Signal: DanArs.82

Hau da, bere erabiltzaile izenarekin bilatzen ahal duzu, eta mezu seguruak eta zifratuak trukatuko dituzu berarekin. Jendea aurkitzeko beste metodo bat telefono zenbakiaren bilaketa da. Eta ez baduzu orduan ere inor aurkitzen... zure buruarekin aritu! Zertarako? ba argazkiak garbitzeko. Signalera bidaltzen duzun argazki batek EXIF datuak garbituko dizkio argazkiari, eta ez dute eurek ere gordeko: hau da, desagertuko dira fitxategitik geokokapena, data eta ordua, makina edo telefonoaren datu teknikoak. Zer motiborekin ere, argazki bat nolabait anonimizatu nahi baduzu, horixe egin dezakezu, Signal bidez zure buruari bidali, eta gero deskarga egin buzoitik, mugikorrean gordeko den kopia garbia izango delarik.

Zeure buruari bidaltzeko argazkiak (edo beste era bateko mezuak) Norberarentzako oharra izeneko funtzioa aurkitu behar duzu txat egiterakoan. Beheko irudian, ezkerrean duzu pantaila zurian hori topatzeko modu bat, zure telefono zenbaki propioa bilatu Signal bidez, eta hor agertuko zaizu norberarentzakoa.  

Goiko bi interfaze beltzetan, Signalek argakziekin duen beste aukeratxo bat dugu. Jendea edo gauzak ezkutatu, hau ere praktikoa argazkien pribatutasuna handitzeko. Funtzioaren euskarazko izena (zirriborratu) igual ez da onena (ingelesez blur da), baina ondo dabil, eta gainera aurpegiak ezkutatu edo zirriborratzea automatikoki aukera daiteke, adibideak erakusten duen bezala.

Hortaz, argazki bat daukazu eta zabaldu aurretik nahi duzu aurpegiak kendu eta EXIF datu identifikatzaileak ezabatu: bidali zeure buruari Signal bidez, eta hortxe izango duzu bertsio berria.

Singal Androiderako, hemen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pribatutasunaren babesa
Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Aztarna digitala eta Marx

Ez dakit gaur egun Marx bere burua baino marxistagoa izango ote litzatekeen. Hainbat abadek defendatzen dute baietz. Abade honek nahiago du pentsatzea ezetz. Baina argi dagoena da, bizi dugun mundu honetan pantaila, algoritmo eta hodei birtualez gainezka bizi izanez gero, nekez... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


Analisia
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]


2025-07-02 | Sustatu
Herri administrazio europarrak software librerantz (eta AEBen dependentziari muzin)

Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean... [+]


Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


Eguneraketa berriak daude