Shatila, errefuxiatu ahaztuen hiriburua

  • Askapenak Libanora antolatu duen brigada internazionalistak kronika idatzi du Shatila errefuxiatu palestinarren eremutik.

Askapena talde internazionalista @askapena
2017ko abuztuaren 23a
Argazkia: Askapenako Libanoko brigada

Maiz ahazten dute askok, desinformazio mediatikoa dela medio, palestinar gehienak palestinatik kanpo bizi direla. Milioika lagun dira diaspora osatzen dutenak, asko eta asko 1948an eratutako errefuxiatu guneetan.

Zisjordania, Gaza eta lurralde okupatueko borroka ezkutaezinak dira. Hortik kanpo dauden errefuxiatuak ordea, gutxitan aipatzen dituzte erakunde eta medioek. Horixe da Libanon bizi diren 445.000 palestinarren egoera. Hauek Shatila dute hiriburu, ez biztanleriagatik, Ein el Helwe baita errefuxiatu-gune handiena. Baizik eta, Shatila errefuxiatuen sufrimenduaren islada delako. 1982ko sarraskiagatik bihurtu zen ospetsu eremu hau. Baina egungo egoera ez da hobea; eskubideen urraketa eta marjinalizazioa, egunerokotasunaren parte dira Shatilan, errefuxiatu ahaztuen erakuslerik onena.

Beste asko bezala, Shatila 1948ko gudan lurrak lapurtu zizkieten errefuxiatuei ostatua emateko sortu zen. Kilometro karratu erdiko azalera du eta 35.000 biztanle inguru, hartu behar zituen 3000ak baino askoz ere gehiago. Aldi baterako eremua izan behar zuena, Beiruteko aireportuko errepidean dagoen beste auzo batean bihurtu da. Ez daude oihal zein plastiko dendarik, baizik eta pilatutako ormigoizko eraikinak, zabaldu ezean goruntz hazten direnak. Leku berezia benetan. Zentrorako bidean egon arren beirutar gutxik ezagutzen dute Shatila, izan ere, leku honen inguruko kontakizunak beti manipulatuak izan dira, guetto itxura hartu zezan. Zaila da taxi gidari batek Shatilara sartzea eta ikara aurpegia jartzen zaie libanotarrei errefuxiatu-gunearen izena aipatzerakoan. Baldintzak beti izan dira gogorrak bai, baina baldintza horiek proiektu politiko interesgarriak ere eragin dituzte. Izan ere, Shatila beti izan da palestinar aldarriaren gotorlekua, baina baita ere ezkertiar eta iraultzaile ugarirena. Hori dela eta, kriminalizazioa jasan du betidanik.

Hala ere, Shatilaren izena Libanoko gerrarekin lotzen da ezin bestean. Orduan, palestinarrak fakzio ezkertiarrekin batera borrokatu zuten gizarte bideazkoago baten alde. Horren ondorioz 1982an falangistek, israeldar sionisten laguntzarekin milaka lagun akatu zituzten Sabran eta Shatilan (lehenago Karantinan eta Tel al Zataarren gertatu bezala), palestinarren hitzetan genozidio hutsa. Beranduago 1985etik aurrera, Amal miliziak kanpalekua bi urtez setiatu zuen. Gatazka gehio bizi ditu Shatilak; bertako biztanle bati gudagatik galdetzean honek “horietako zein” erantzungo du. Dena den, arazoak arazo, Shatilak aurrera ateratzea lortu du. Gaur egun ordea, zeharo ezberdina da. Siriako guda hasi zenetik siriar errefuxiatuak dira gehiengoa eta geroz eta libanotar txiro gehiago daude. Baina irakiarrak, egipziarrak edota Sri Lankarrak ere topatu daitezke eremuan. Egoera honek baldintzak okertu eta tentsioak areagotu ditu, baina palestinarrek eratutako erakundeek, gunearen duintasuna mantentzea lortu dute.

Shatila palestinar eremua da eta palestinarrek kudeatuta. Herri komitea demokraziaren paradigma da, Palestinaren Askapenerako Erakundeko alderdiez gain, emakume, langile, gazte, profesional eta independienteek osatzen baitute. Palestinarren eskubideen defentsa dute aldarri nagusi: ez dute libanotar nazionalitatea eskuratzeko aukerarik, ezta libanotarren zerbitzu berdinak. 72 lanpostu betatuak izateaz gain gainontzekoetan prekarizazio itzela jasan behar dute, eta libanoko hiritarrekin ezkontzea oso zail dute. Mediku palestinar bakarra dago eremu osorako. Funtsean, bigarren mailako hiritarrak dira. Libanoko alderdiek askotan promestu diete egoera aldatuko dutela, baina 69 urteren ostean egoera bera da. Palestinarrek ironiaz diote, libanoko agintarien malkoetan laster itoko direla. Eskuduntza faltaz kexu dira, izan ere, bizilagunen kexuak jaso ditzakete, baina UNRWA da azken finean zerbitzuak kudeatzen dituena. Argi baitago Libanoko gobernuaz ezin dutela ezer espero. Gauzak horrela hauek dira komiteak salatutako hainbat esparru.

Masifikazioa

Shatila sortu zen momentuan, 3000 errefuxiatu hartu zituen eta kopuru hura hartzeko prest zegoen. Gaur egun, 35000 inguru dira, hau da 70 lagun metro karratuko. Horietatik gehienak siriarrak, ahal izan dutene heinean palestinarrek gutxinaka Shatila eta Libano uzten joan dira eta, haien eskubideen zapalkuntzaren ondorioz. Dena delakoa, masifikazioa Shatilan agerikoa da, kale askotan persona bakarra igarotzeko espazioa dago eta aisirako eremu irekiak sinpleki ez dira existitzen. Espazio falta dela eta, aire freskorik ez dago eta etengabeko motorren joan etorria egoera okertu baino ez du egiten.

Zaborraren kudeaketa

Shatilan ez daude zabor ontzirik, ez daude, Libanoko gobernuak ez baitu Shatilako zaborraz arduratu nahi. 35.000 pertsonek gainera soberakin asko sortzen dituzte. Errealitate horren aurrean jendeak ahalik eta hoberen kudeatzen du arazo hau, baina praktikan zakarra kale bazterretan pilatzen doa egunean zehar. Gaua iritsi orduko usaina ukaezina da, are gehiago kaleetan zehar dauden ur fekalekin nahasterakoan. Palestinarrek gaixotasunen jakitun dira, baina ezin dute beste ezer egin zerbitzurik eskaini ezean. UNRWAk 35 lagun kontratatu ditu zaborra Shatilatik kanpo eramateko, baina gutxi izateaz gain, ezer gutxi egin dezakete langile hauek gailu eta garraiorik gabe.

Ur eta argi falta

Ura gazia da Shatilan. Hutsala badirudi ere, ur geza funtsezkoa da bizimodu normala aurrera eramateko. Hori dela eta, Shatilan gehien erosten den produktua ura da. Batzuk benetan iaioak dira ur garrafak motorrean eramaten. Argiarena, bestelako kontua da. 2006ko ofentsiba sionistaren ondorioz, zentral elektriko gehienak suntsitu ziren, hortaz, elektrizitate etenaldiak ohikoak dira Libanon. Askoz ere ohikoagoak ordea Shatilan. Konponbide baten faltan, shatilatarrak ohitu dira, lan egiten, jolasten eta bizitzen itzaletan. Ez dute asko eskatzen shatilatarrek: bigarren mailako pertsonak ez izatea, beraien etxera bueltatzea. Ahanzturaren kontra borrokatzen ari dira. Ez ditzagun ahaztu.

Jatorrizko artikulua Askapenaren webgunean argitaratu dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Libano  |  Palestina  |  Errefuxiatu krisi globala

Libano kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-06 | ARGIA
Libanoko emakumezko poliziek galtza motzak jantziko dituzte "Mendebaldeko turismoa erakartzeko"

Galtza motzek eta txapel gorriek osatzen dute emakumezkoei Brummanako Udalak ezarritako uniforme berria. Itxura aldaketa turista gehiago erakartzeko helburuari dagokio.


2017-12-17 | Hegoi Belategi
Gizarte zibilaren borroka zaborretik dator Libanon

Libano Ekialde Hurbileko paradigma txikia da. Eskualdeko herrialde txikiena eta pluralena izanda, inguruko gatazka eta krisialdi guztiek eragiten diote. Gauzak horrela, libanoarrak desegonkortasunean bizitzera ohitu dira. Gatazka ugari bizi izan dituzte azken hamarkadetan, atzerriko armaden esku hartzeak, liskar etniko eta erlijiosoak... 2015ean gobernua erorarazteko zorian izan ziren milaka lagun, kaleak hartuta. Arrazoia gutxik aurreikusi zuen: hondakinen kudeaketa eredua.


Gauak beldurgarriak dira Riadeko Ritz-Carlton hoteleko apopiloentzat

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printze gazteak esku bete lan eduki zuen azaroaren 4an, larunbata. Hasteko, Riadera berak ekarrarazirik, dimisioa eman zuen Saad Hariri Libanoko lehen ministroak. Bestetik, Yemendik matxino huthiek jaurtitako misil bat iritsi zen Riadeko aireporturaino. Hirugarrenik, herrialdeko aginte osoaren jabe egin nahi duen Salmanek ekin zion elite politiko eta ekonomikoko zientoka jauntxoren atxiloketari. Urak arre datoz Arabiako basamortuetan.


2017-09-24 | Ibai Trebi˝o
"Europak digu musulmanoi gerra egiten"

Fatah Al-Islam muturreko talde islamistarekin “harremana izatea” leporatu zion Libanoko Armadak Haytham Al-Said imanari 2007ko gerran. Jihadismo erradikalaren pentsamoldea ezagutu nahian, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu Libanoko Nahr al Bared-eko kanpalekuan. Horrez gain, Bartzelonako atentatuen ostean, Euskal Herriko komunitate islamiarren jarduera ezagutzea eta erradikalizazioaren fenomenoa aztertzea proposatu diogu geure buruari, Ahmed Chaghouaoui EHUko irakaslearen... [+]


Libano, herrialde txiki baten borroka handia

Nabatieh, Libanoko hegoaldera iritsi bezain pronto deigarri egiten den lehen gauza bide bazterretan pilatzen diren Amal eta Hezbolaren banderak dira. Dena den, mendebaldeko komunikabideek aurkeztutako errealitatearen arrastorik ez dago. Mugimendu integristak nagusi diren lurraldea honetan, ez dago Sharia edo fundamentalismoaren zantzurik.


2016-09-06 | Ibai Trebi˝o
15 urte geroago, Abu Ali Mustafa gogoan

Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko (PFLP ingeleraz) buruzagi Abu Ali Mustafaren heriotzaren 15 urteurrenean, Tripoli (Libano) hiriko Badawi errefuxiatu gunean ehunka palestinarrek kaleak hartu eta omenaldia eskaini diote.


2016-01-27 | Axier Lopez
Palestinako errefuxiatuen diskriminazioa Libanon

Orain dela sei hamarkada milaka palestinar etxea utzi behar izan zuten. Bortxaz. Horietako askok Libanora jo zuten, baina urteen poderioz han ere bazterketa ezagutu dute. Lan eremua da horren adibidea.


Libanon zaborren kontrako protestek piztu dute krisi politiko nahasiagoa

Milaka lagun bildu ditu joan den larunbatean Beiruten Michel Aoun kristauaren aldeko mugimenduak eskatzeko Libanoko lehendakaria hauteskundeetan bozkatu dadila, herrialde hura gobernatzeko gaur erlijioen orekan oinarrituta dagoen sistema aldatuta.


2015-01-21 | Nerea Ibarzabal
Libanoko etxeko langileak gehiegikerien aurka altxatu dira

Libanon lan egiten duten etxeko langile kanpotarrak elkartzen hasi dira nagusien gehiegikeriekin amaitzeko. Emakumeek sindikatu bat sortu nahi dute, eta horretarako proposamena aurkeztu dute Lan Ministerioan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude