Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

  • 2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi ikastetxe bakarrak, datorren ikasturtean biak elkartu eta talde mistoak sortuko dituzte.

Erain eta Eskible ikastetxeak batu egingo dira eta talde mistoak sortuko dituzte. Erain

2025eko urtarrilaren 16an - 10:39
Azken eguneraketa: 11:40
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Erain ikastetxeko Lehen Hezkuntzako etapa desagerraraztea eta Bigarren Hezkuntzan lau unitate gehiago zabaltzea baimentzen duen xedapena sinatu du urtarrilaren 15ean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza kontseilari Begoña Pedrosak.

Orain arte Donostian kokatutako Eskibel ikastetxean neskek soilik ikasten zuten, eta Iruneko Erainen mutilek, baina, datorren ikasturtean elkartu egingo dira. Francisco Caballero Erain-Eskibel ikastetxeko zuzendariak adierazi duenez, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa Irunen eskainiko dituzte, eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Donostian.

Euskadiko Hezkuntza Sailak 2023an erabaki zuen, Lomloeren babespean, neska eta mutilak bereizten zituzten ikastetxeak ez finantzatzea. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu ohiak adierazi zuen ulertu zezakeela familiak eredu horren aldekoak izatea, baina, Jaurlaritzak ezin zuela hori finantzatu.

2023/2024 ikasturtean hasi zen hezkuntza ereduaren aldaketa Eskibel eta Erain ikastetxeetan. Lehen Hezkuntzako lehen mailan neska eta mutilak nahastuz hasi ziren, eta aldaketa 2024/2025 ikasturtean bigarren mailara ere zabaldu dute. Datorrenean, ordea, ikasgela guztiak izango dira mistoak.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...