Arabako presoek bizi dituzten salbuespen-egoerak eta eskubide urraketak mahai gainean jarriko ditu Askerock jaialdiak; Willis Drummond, Esne Beltza edota Riot Propaganda izango dira urriaren 21ean Gasteizko Mendizabalan.
"Asteburuan gure senideekin egon nahiko genuke, hondartzara joan, elkarrekin bazkaldu, asteburu-pasa joan... eta hori egin beharrean, kilometro ugari egin, gure bizitza arriskuan jarri, eta dirua gastatu behar dugu gure senideekin 40 minutu egoteko", gogoratu du Ainhoa Villaverde Askerock jaialdiko sustatzaileetako batek. Dispertsio politikaren ondorioz, errepresaliatuen zigorrak senide eta lagunei ere eragiten diela nabarmendu du, eta, hain zuzen, "zama hori leuntzeko" prestatu dute urriaren 21eko jaialdia.
Arabako preso politikoei elkartasuna adieraztea, pairatzen dituzten eskubideen urraketak salatzea, eta, bereziki, Askerocken lehenengo edizio honetan, dispertsioaren ondorioetako bat jasaten dutenei sostengua ematea du helburu: senide eta lagunei. "Araban, 29 errepresaliatu daude. Senideek zein lagunek, batez beste, bisita bakoitzeko 1.320 km egin behar dituzte, eta horrek urte bakar batean 20.000 euroko gastua dakar; zama ekonomiko hori arintzeko baliatu nahi dugu Askerock", azaldu du antolatzaile lanetan dabilen Iraia San Ildefonsok. Jaialdirako aukeratutako leloak –Ez gara libre izango haiek aske izan arte– hori bera adierazten du, Villaverderen esanetan: "Presoekin batera, haien ingurukoak ere preso gaude, eta ezin gara aske izan haiek aske izan arte".
Gatazkaren konponbiderako, egoera horri "buelta ematea" ezinbestekoa dela uste dute; aldaketak sortzeko presioak behar dira, eta herritarrak izan behar dira presio hori eragingo dutenak, Askerock moduko dinamikekin. "Espainiak ez du borondaterik, eta ez bakarrik Euskal Herriari dagokionez, ikusi dugun moduan; horregatik, borondate hori eraldatzen saiatu behar gara. Askerockek errealitate hori ikusarazi nahi du", adierazi du Villaverdek. Dispertsio politika mahai gainean jartzeko beste pauso bat dela berretsi du San Ildefonsok: "Gai hau kalean egon behar da, ez da noizean behin herriko jaietan kontuan izan beharreko zerbait; astebururo eta egunero sufritzen duten senideak ditugu, eta ez dugu ahaztu behar"
Aldarrikapenak egiteko modu ezin aproposagoa izan daiteke rock jaialdi bat, eta hori da hilaren 21erako prestatu dutena. Zoo, Willis Drummond, Esne Beltza, Eskean Kristo, Riot Propaganda, Txarango, Bad Sound eta Mafalda taldeak igaroko dira Mendizabalako zelaietan prestatutako karpatik, 16:00etatik aurrera. Horien artean, hainbat taldek aurkeztuko dituzten lan berriak entzuteko aukera izango da; Riot Propagandak, Txarangok eta Zook aurkeztuko dute lana. Eskaintzaren artean, baina, hutsune bat ere onartu dute antolatzaileek: "Uste dugu emakumeek espetxeetan bizi dituzten egoerak espezifikotasun jakin batzuk dituela generoari lotuta, eta horregatik protagonismo berezia eman nahi genien, baina ez da posible izan; aurreikusi dezakegu beste jaialdi batzuk egongo direla, zoritxarrez, eta argi utzi nahi dugu buruan dugula emakumeen presentzia nahi baino gutxiago izan dela".
Txandak
Ostegun arratsaldean, hilaren 19an, hasiko dituzte muntaketa lanak, eta horietan laguntzeko jendea beharko dutela gogoratu dute antolatzaileek, baita sukaldari edo zerbitzari moduan txanda egiteko ere. "Aurreikusten dugu 500 lagun beharko direla lanerako; www.askerock.eus webgunearen bitartez izena eman daiteke".
Sarrerak webgunean edota Agurainen (Herrikoa), Kanpezun (Iturrienea), Murgian (Gaztetxea) eta Gasteizen (H. Bedi) eros daitezke.
Artikulu hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]