Seaskaren aldeko hotsak nagusi izan dira aurtengo Herri Urratsen

  • Milaka euskaltzale bildu dira, beste behin, Senperen. Prefosta lelopean, Larzabalgo Manex Erdozaintzi ikastolentzat izango dira aurtengo irabaziak. Seaskak Frantziaren Gobernuari eskatzen dizkion irakasle kopuruaren gatazka eguneko protagonista bilakatu da.  

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko maiatzaren 14a
Irudia: @IurreBidegain

Jai giro beroa izan da Senpereko lakuan. Lehen orduan eguraldiak lagundu ez badu ere, egunak aurrera egin ahala eguzkia atera da. Ikastolek azken urteetan izan duten ikasle kopuruaren gorakadaren ondorioz, 25 irakasle plaza  gehiago eskatu dizkio Frantziako Hezkuntza ministerioari. Hark, aldiz, lau plaza gehiago baino ez dizkie eskaini oraingoz ikastolei. Joan den larunbatean, manifestazioa egin zuten Baionan, ikastolentzako irakasle gehiago galdegiteko.

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu du lau postuak urrun daudela beren beharretatik: “25 postu behar ditugu, ez daitezen berrogeitik gora ikasle izan geletan, eta elbarritasun bat duten haurrek baldintza duinetan ikas dezaten”. Pierre Barriere Frantziako Akademiako ikuskariak bere aldetik nabarmendu du irakasleen formakuntzan jarri behar dela fokua, “hori ere erronka“ bat dela.

Gaurko ekitaldian, babesa eskatu die Indok Ipar Euskal Herriko hautetsiei. Iragarri duenez, Seaskak mozio bat helaraziko die "ondoko egunetan" herriko etxeetan eztabaidatu eta onartu dezaten.

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak kezka agertu du Frantziako Akademiaren jarrerarekin, eta euskararen etorkizuna jokoan dela ohartarazi du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Herri Urrats

Herri Urrats kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-18 | Miren Osa Galdona
Schools which teach in Basque request more teachers from the French Education Ministry

Thousands of people came together at Herri Urrats (The People's Steps), the festivity which Basque schools (ikastolas) in the northern Basque Country hold every year. Seaska ikastola federation's request to the French government for more teachers was the main subject of conversation this year.


2018-05-11 | Euskal Irratiak
"Aurten Herri Urratsek beste kutsu bat hartuko du, aldarrikapen eguna izanen da"

Herri Urrats maiatzaren 13an, urtero legez Senpereko aintzira inguruan ospatuko dute Seaskaren festa nagusia. Giro berezi batean izango da aurtengoa, joan den astean "Kasu, ikastola kexu!" lemapean mobilizazioa antolatu baitzuten.


2018-04-06 | Seaska
Prefosta - 2018ko Herri Urratsen abestia
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

2zio rap talde lapurtarrak egin ditu aurtengo Herri Urratseko kantua eta bideoklipa: "Prefosta". Manex Erdozaintzi eskolan grabatu dute bideoklipa, Behe Nafarroaren eta Zuberoaren arteko mugan dagoen kolegio bakarrean.


Eguneraketa berriak daude