UPN

Sayasek eta Adanerok plataforma politiko berria aurkeztu dute

  • Astean zehar zabaldu zen albistea konfirmatu dute ostiral honetan Sergio Sayas eta Carlos García Adanerok, eta sortu duten plataforma politikoa aurkeztu dute Iruñean.

Argazkia: Euskalerria irratia

2022ko martxoaren 11n - 16:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Dagoeneko plataformak badu 631 herritarren sostengua, UPNko diputatu ohiek azaldu dutenez. Modu honetan argi ikusarazten da UPNren baitan sortu den zatiketa. Bi diputatuek esan dutenez, hala ere, plataformako jende gehiena ez da UPNko militantea eta, diotenez, haiek ez dakite zehazki honek zer kalte sortu duen UPNn. "Guk UPN-n jarraitu nahi genuen", baina ez digute horretarako aukerarik eman, azaldu du Adanerok, Sarasate pasealekuko Foruen Monumentuaren aurrean egin duten agerraldian.

Oraingoz haiei sostengua erakutsi eta UPNren zigorrarekin kontentu ez zegoen jendearen haserrea bideratu nahi izan dutela azpimarratu dute, eta gero ikusiko dela hortik zer emaitza ateratzen den. Galdetu zaie ea hauteskundeetara aurkeztuko diren, baina ez dute argi utzi, lehenik plataformak zer bide egiten duen ikusi behar baita, eta gogorik bada, gero topatuko dela modurik gobernu alternatiba bat osatzeko.

Adanerok esan du Nafarroak alternatiba indartsu eta sinesgarria behar duela, “egungo Foru Gobernuaren alternatiba izango dena, eta ez makulu izatera mugatuko dena”. Plataforma politiko berriak bi ardatz izango lituzke: batek nabarmen begiratzen dio UPNk saldu ohi duen mezuetako bati, “Nafarroa komunitate politiko desberdina da, beti ere Espainia barruan eta haren baitan izateaz harro”; eta besteak, Espainiako eskuinean azken hilabeteetan oinarri den mezua, “askatasuna da gure oinarrizko printzipioa”.

Bi diputatuek jakinarazi dutenez, ostiraletik aurrera Plataformanavarra.com webgunea sortuko da. Webgunean eragile politiko berriarekin bat egiteko idazkia besterik ez dago oraingoz. Izena ere aurrerago jarriko diotela zehaztu dute.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UPN
Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-06 | Julene Flamarique
Lizarrako 27 lagun deitu ditu deklaratzera Udaltzaingoak, jaietan UPNren “betoaren” aurkako protestaren harira

Jaietako lehenengo egunean txosnen debekuaren aurkako manifestaldia egin zuten milaka lagunek Lizarran, eta bertako askok ‘Bajadica del Puy’ kalejiran jarraitu zuten protesta. Udaltzaingoak egotzi die "desordena publikoak" eragitea.


“Bizi gara zuzentasun politikoaren garaian, ‘beef’-aren kultura ez da ulertzen”

2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


Eider Castañeda
“UPNk Lizarrako txosnak debekatu nahi ditu”

Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".


1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Eguneraketa berriak daude