Twitterreko “gorroto mezuak” jazartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak fiskaltzari

  • Espainiako Gobernuak Estatuko Fiskaltzari eskatu dio neurriak har ditzala Twitter bidez zabaldutako “gorrotoaren” aurka. “Delituaren apologia” egiten duten mezuei mugak jarri eta sare sozialak erregulatzeko araudia gogortzea da helburua.


2014ko maiatzaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Fiskalak sare sozialetako mezuak “kasuan kasu” aztertu behar direla esan du, eta era orokortuan jokatzearen arriskuez ohartarazi du Espainiako Gobernua (Argazkia: Run Run)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guardia Zibilak apirileko “armiarma operazioa” delakoan 21 pertsona atxilotu zituen, tartean 15 euskal herritar, sare sozialetan “mezu iraingarriak” idazteagatik. Eta Leongo Diputazioko presidente Isabel Carrascoren hilketaren ostean, berriz hasi dira Espainiako sektore kontserbadoreak sare sozialak kontrolatzearen beharraz hitz egiten, gertakariaren ostean zenbait erabiltzailek PPko buruen aurkako mezuak idatzi zituztela baliatuz.

Rajoyren Gobernuak mezu horiek “gorroto eta apologia delitu” bezala jazarri nahi ditu, eta  “formula juridiko” bidez erantzun behar zaiela uste du. Espainiako Justizia eta Barne ministerioek fiskaltzara jo dute horretarako.

El Paisek argitaratu duenez, azken hilabetean gaia Elvira Tejada de la Fuente fiskalaren mahaian dago eta jakinarazi du, “kasuan kasu” aztertu beharra dagoela gaia. Orokorkerian erortzearen arriskuez ohartarazi ditu Espainiako Gobernuko kideak.


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.