San Prudentzioko danborrada, Gasteizko Batera Zaindu sarearen eskutik

  • Arabarrak leihoetara irten eta danborra jotzera deitu ditu zaintza sareak. Leire Betolaza danborradako zuzendariak gidatuko du ospakizuna streaming bidez.


2020ko apirilaren 27an - 12:38
2018ko danborrada. Argazkia. eitb.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urteko jai egun seinalatuenetakoa da Araban apirilaren 28a, San Prudentzio, eta bezperako danborrada ekimen garrantzitsuenetakoa. Aurten Probintzia plaza eta inguruak ez dituzte beteko milaka herritarrek. Baina ospakizunari uko ez egiteko, Batera Zaindu sare herritarrak bestelako danborrada antolatu du.

Aurtengo danborrada apirilaren 27 asteleheneko 20:30etan hasiko da. Ordu horretan, txanoa jarrita eta danborrarekin leihora irteteko deia egin du Baterak. Danbor hotsak koordinatu eta musikarekin bat egiteko, bi modu eskaini ditu sareak. Batetik, streaming bidez Leire Betolazak gidatuko du saioa. Betolaza danborradaren zuzendaria da, eta ekimen herrikoiarekin bat egin du. Bestetik, Ser eta Hala Bedi irrati kateek ohiko abestiak emango dituzte segidan, 20:30etatik aurrera. Aurreko egunetan bi zuzeneko entsaio gidatu ditu Betolazak berak.

Komunitatea indartzen jarraitu nahi du Baterak ekimen honekin. Gasteizko zaintza ekimenean ia 3.000 gasteiztar daude saretuta. “Ospatu dezagun komunitatean!”, gonbidatu ditu herritarrak.

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.