Ministro sionista batek gutun bidez exijitu dio Espainiako Kanpo Ministerioari "egiazko neurriak" har ditzala "Masar Badil, Samidoun eta PFLPren jardueren" kontra. "Ez dute utzi nahi palestinar erresistentzia lotsarik eta konplexurik gabe defendatzen dugunok geure adierazpenak aske egin ditzagun", salatu du Euskal Herriko Samidounek.
Urtarrilaren 25ean, Jose Manuel Albares Espainiako Kanpo ministroari gutun bat bidali zion Amichai Chikli Israelgo Diaspora-Auzien eta Antisemitismoa Borrokatzeko ministroak. Idatzi horretan, Chiklik argi eta garbi seinalatzen ditu Espainiako Estatuan palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta entitate sionistaren aurka izaten ari diren ekimenak. Zehazki, hainbat kolektibo jartzen ditu jo-puntuan: preso palestinarrekiko elkartasunez jarduten duen Samidoun sarea; Masar Badil, Palestinako Bide Iraultzailearen Aldeko Mugimendua; eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontea (PFLP, ingelesez) bera.
Ministro sionistak, gutuna irekitzeko, Albaresi gogorarazten dio "Israelek eta Mendebaldeko beste herrialde batzuek", tartean Europar Batasunak eta Espainiako Estatuak, "talde terroristatzat" daukatela PFLP. "Dena den, ikusten ari gara PFLP eta bere adierazpenak modu irekian ari direla jarduten Espainian", esan du Chiklik. Horren adibidetzat jotzen du hainbat palestinarrek askotariko "ekitaldi publikoetan" parte hartu izana edota Bartzelonako udal agintaritzek Layla Khaled gonbidatu izana, "inolako ondoriorik gabe", eta Espainiako Barne Ministerioari edo gobernuaren beste adar batzuei leporatzen die hori guztia baimendu izana.
Horri lotuta, Samidounek antolatutako ekimenei egin die azpimarra ministro sionistak. Palestinarekiko elkartasun sarea kriminalizatzeko, "Juduen kontrako eta terrorismoaren aldeko" adierazpenak egitea egotzi dio; hain justu, Madrilgo mobilizazio batean. Ez du, ordea, akusazio horien inguruko inolako azalpenik eman. Masar Badil mugimendua ere Espainiako Estatuan "jardunean" ari dela dio Chikliren gutunak, eta palestinar erresistentziak urriaren 7an egindako kontraerasoa "publikoki babestea" leporatzen dio mugimendu horri.
Idatzi horretan ere, "antisemitismoa eta horri lotutako izua borrokatzea" erabiltzen dute aitzakiatzat agintaritza sionistek, palestinar erresistentzia eta horrekiko elkartasuna kriminalizatzeko. Ironikoa badirudi ere, Israelgo ministroak "estremismoari" aurre egitera deitzen ditu "munduko demokraziak", eta aitzakia hori erabilita eskatzen dio Espainiako Gobernuari palestinar erresistentziarekiko elkartasuna legez kanpo utz dezala. Hala, "egiazko neurriak" har ditzala exijitzen dio Chiklik Albaresi igorritako gutunean; "Masar Badil, Samidoun eta PFLPren jardueren" kontrako neurriak, hain zuzen ere.
"Ez dute utzi nahi palestinar erresistentzia lotsarik eta konplexurik gabe defendatzen dugunok geure adierazpenak aske egin ditzagun", adierazi du Euskal Herriko Samidounek, agintaritza sionistek egindako azken salaketen eta exijentzien harira.
Aurretik ere kriminalizatu dute palestinar erresistentziarekiko elkartasuna Mendebaldeko estatuetan; hala nola, Samidoun sarea. Urriaren 7an palestinarrek kontraerasora jo eta segituan jo zuten Samidounen kontra hainbat gobernuk eta erakundek: Alemanian, esaterako, legez kanpo utzi zuten elkartasun sarea hilabete horretan bertan, eta Europako Parlamentura ere eraman dute Samidouni buruzko eztabaida.
PFLP legez kontrakotzat daukate, besteak beste, Europar Batasunean, Amerikako Estatu Batuetan eta Britainia Handian.
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]
“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]
2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]
Leherketak barkuetan eta barku inguruetan, drone andana ontziditik gertu, komunikazioan eteteak, ontzietara jaurtitako objektuak… Sumud Global Ontzidiaren aurkako erasoak biziki ugaritu ditu Israelek eta arriskuaz ohartarazi dute bidaiariek. Babesa eskatu diote NBEri.
Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]
Ikuspegi zorrotzeko gizona, ahobizarrik gabe mintzo da Rashid Khalidi (New York, 1948). Jatorri palestinar eta libanoarreko historialari estatubatuarra da, Ekialde Hurbilean espezialista. Palestinako politikagintzan eta diplomazian parte hartze zuzena izan duen familia bateko... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]