#SalatzenDut | Presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestazioari jarraipena egingo dio ARGIAk

  • Sarek antolatuta arratsaldeko 17:30etan abiatuko da manifestazioa Bilboko kaleetan barrena. ARGIAk sare sozialen bidez emango du haren berri arratsaldetik aurrera, irudi ikusgarrienak, datuak eta iritziak bilduz.

2016ko manifestazioa Bilboko kaleetan (argazkia: Dani Blanco)

2017ko urtarrilaren 14an - 14:21

Urtero egin ohi da presoen eskubideen aldeko mobilizazio jendetsua Bilbon, baina aurtengoa "inflexio puntu" izatea nahi dute antolatzaileek. Ia 300 autobus antolatu dituzte Euskal Herriko herri eta txoko ugaritatik –iaz baino %15 gehiago– eta jende ezagun askoren babesa jaso du #SalatzenDut kanpainaren bidez.

Hain zuzen, Sarek izaera anitza eman nahi izan dio bereziki manifestazioari, presoen eskubideak errespetatu eta bakearen eta konponbidearen norabidean aurrera egitea, euskal jendarte osoaren aldarria dela erakusteko. Pankarta nagusia pentsamolde ezberdinetako 13 lagunek eramango dute.

Goizean egindako prentsaurrekoan Sarek azaldu du dena prest dutela ekitaldirako. Bego Atxa Sareko bozeramaileak azaldu du "espektatiba handiak" dituztela gaurko mobilizazioarekin eta giza eskubideen aldeko jarrera "nabarmen" agertuko dela Bilbon.

ARGIAk sare sozialen bidez jasoko du manifestazioan gertatzen den guztia eta irudi ikusgarrienak, datuak eta informazioa eskainiko du arratsalde osoan zehar bere Twitter kontuaren bidez, Facebooken eta Telegramen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude