ARGIA.eus

2021eko apirilaren 21a

Sakabanaketaren aurkako adierazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak

  • PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Izquierda Ezkerra eta Ahal Duguren botoekin onartu du ganberak.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2019ko azaroaren 26a
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

Igande arratsaldean, errepide istripua izan zuten Olga Comes preso iruindarraren senideek, Asturiasko Villabonako espetxean bisita egitetik bueltan. Horren karietara, adierazpen instituzionala eraman dute Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrera Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda Ezkerrak.

Adierazpenak hiru puntu ditu. Bakarra atera da aurrera, bigarrena hain zuzen ere, PSNren aldeko botoekin. Bigarren puntu horrek dio Parlamentuan “beharrezkotzat jotzen” duela “espetxe politika berri bat, ekidinen duena zigorra betetzea familiarki zein sozialki erroturik dagoen lekuetatik urrun, hala erraz dadin harremana senideekin eta gertuko pertsonekin”.

Beste bi puntuak, berriz, ez dira onartuak izan, Navarra Sumak ez ezik PSNk ere kontra bozkatu duelako. Lehen puntuan, Parlmentuak “elkartasuna” adierazten zien “urrunketa politikak eragindako istripua pairatu duten Olga Comes preso nafarraren gertuko pertsonei, bai eta urrunketa politika pairatzen duten eta gertuko pertsonak bisitatu ahal izateko ehunka kilometro egitera behartzen dituzten pertsonei ere”.

Atzera bota duten hirugarren puntuak dio foru parlamentuak nahiko lukeela Nafarroako Gobernuak “egin beharreko gestioak egin ditzala, Nafarroan erroturiko pertsona presoek Iruñeko espetxean egoterik eduki dezaten”.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Sakabanaketa  |  Nafarroa

Sakabanaketa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude