Saioa Dominguez eta Zorion Egileor 2018ko Bilboko Aste Nagusiko txupinera eta pregoilari

  • Saioa Dominguezek hemezortzi urte daramatza Aixeberri konpartsako kide izaten; Zorion Egileor, aldiz, 1977ko jai herrikoien aldeko manifestazioaren sustatzaile izan zen.


2018ko uztailaren 11n - 09:59
Argazkia:eitb.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilboko Konpartsek Saioa Dominguez aukeratu dute 2018ko Aste Nagusiko txupinera izateko. Biokimikan doktorea da eta minbiziaren aurkako ikerketan egiten du lan. 1982an jaiotako bilbotar honek hemezortzi urte daramatza Aixeberri konpartsako kide izaten.

Pregoilari lanetarako berriz, Jai Batzorde Mistoak Zorion Egileor aukeratu du. Aktore, konpositore eta irrati esataria da 1946an jaiotako mundakarra. Jai herrikoen aldeko 1977ko manifestazioaren sustatzaile izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
2025-07-30
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Eguneraketa berriak daude