Sahararen aldeko Sultana eta El Ouaara Jaya ekintzaileak 174 egunez izan dira etxean sartuta Poliziak behartuta. Hilaren 11ko goizaldean Marokoko paramilitarrek torturatu eta bortxatu dituztela salatu dute.
Sultana eta El Ouaara Jaya, ekintzaile sahararrek salatu dute Marokoko okupazio indarrek jipoitu eta bortxatu egin dituztela. Biek 174 egun daramatzate etxean okupazio indarrek behartuta.
Equipe Media taldeak jakinarazi duenez, maiatzaren 11ko goizaldean, Marokoko paramilitarrak terrazatik sartu ziren Jaya familiaren etxean. Guztia suntsitu zuten (altzariak, tresnak, arropa). Etxean ziren Sultana eta Ouaara Jaya ahizpek salatu dute, ahoa estali zieten, ia ezin zutela arnasa hartu, zapaldu egin zituztela eta makila eta tutuekin bortxatu zituztela.
Aurreko egunean, maiatzaren 10ean, Marokoko Polizia leihotik sartu zen, eta etxean ziren hiru ekintzaile bahitu zituzten. Salek Baber, Khalid Boufraioua eta Babozid Lbaihi dira, azken hori Giza Eskubideen Saharar Defendatzaileen Elkarteko (CODESA) presidentea. Aktibista hauek Sultana eta bere familia laguntzeko asmoz ziren etxean. Torturatu ondoren, basamortura eraman eta han botata utzi zituztela salatu dute ekintzaileek.
2020ko azaroaren 21ean, Europan zehar bidaia bat egin eta berehala, Sultana atxilotu egin zuten Mendebaldeko Sahararen ipar-mendebaldeko kostalde inguruan Poliziak egindako kontrol batean. Tratu txarrak eman zizkioten, eta heriotza-mehatxua egin zioten. Ordutik, etxean giltzapetuta dago. Inork ezin du bisitatu eta ez bera ez bere familia ezin dira etxetik irten. Amarekin, El Ouaara ahizparekin eta haur txiki batekin bizi da.
Equipe Mediak Sultana Jayaren testigantzak jaso ditu:
En la madrugada de hoy, paramilitares marroquíes irrumpieron en la casa de la familia Jaya, destrozándolo todo. Agredieron a las hermanas, les taparon la boca, no podían respirar, las apalearon y las violaron con palos y tubos.@OBS_defenders @AmnestyMENA @hrw_de @FrontLineHRD pic.twitter.com/p7AUjMWCDe
— Equipe Media (@Equipe_Media) May 12, 2021
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.
Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]
Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.
Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]