RTVEk kazetarien korreoak irakurtzea baimenduko duen arau bat ezarri du

  • “RTVEko informazio sistemen erabilera seguruari buruzko” arauak Espainiako telebista eta irrati kate publikoko kazetarien korreoak gainbegiratzeko eta lanerako darabilten edozein gailu monitorizatzeko baimena ematen dio katearen zuzendaritzari. RTVEk zibererasoen arriskuak argudiatu ditu.

RTVEren egoitza (Arg: El País)

2018ko otsailaren 8an - 09:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

RTVEko ehun kazetari baino gehiagok neurria arbuiatu dute, eta iNews komunikazio plataformaren bidez ondorengo testua sinatzen ari dira: “Ez diot RTVEri baimenik ematen nire korreoa, telefonoa, tableta edo beste edozein gailu nire baimenik gabe gainbegiratzeko”.

Korporazioak ezarritako arauak Espainiako Konstituzioak babesten duen sekretu profesionalerako eskubidea haustea suposatu lezake. Kazetariek esan dute “Espainiako Konstituzioaren aurkako erasoa larria” dela, horregatik diote araua ezingo litzakeela indarrean jarri —otsailaren 15ean aplikatzen hastea aurreikusten da— sekretu profesionala babestuta egongo dela bermatu arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude